Muxika (Bizkaia)

Aita Irurak-bateko behargina

Aita Irurak-bateko behargina <p>Bere aitak Irurak-baten egiten zuen lan, Iberduero izango zenean. Gizonezkoen zein andrazkoen beharrak egiten zituen Juanitak. Beraiek 3.000 boltioko linea zuten etxean. Larraskituraino (Bilbo) joaten zen aitari laguntzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aitak Irurak-baten egiten zuen lan, Iberduero izango zenean. Gizonezkoen zein andrazkoen beharrak egiten zituen Juanitak. Beraiek 3.000 boltioko linea zuten etxean. Larraskituraino (Bilbo) joaten zen aitari laguntzera.

Transkripzioa

- Gero, mutil-biherrak ein biher izeten nittuzen; ze gu hiru aizta gintzezan. Ta nire aitte zan Iberdueroko enplieue. Beno orduen Irurak-bat. Hori zentrala, ez dakizu behekoa? Hori lehen Irurak-bat zan. Ta gero kanbixau eben Iberduerora. Ta nire aitte hamabost urtetik gehixau, biher ein eben ba, erretirue arte. Ta nik ba aitte juaten zan lez ta neu zerien, neuk ein biher izeten neban ganadu-biherra. Hamalau urterako e! Soloan garixek erain ta baf! Zenbat geuze. Ta aittegaz, harek hamen linea altie eukitzen gendun /eukittun/ guk. Hortik, Irurak-batetik Bilboraiño basorik baso liñea altie hiru mille boltiokoa. Ta aittek juen biher izeten eban errekorridue eitten linea haretik. Ta igual ba denboraldi txarretan ta zerin-ta zeozer apurtute ba zerari, honeri, bidietan obreruek zerien ta igual, zeozer jeusi ta apurtu ta zerak-eta. Ni joaten nitzen aittegaz, hametik Larraskiture oiñez. Notak hartzen ba, zerak, Jesus, zelan esango dotsut? Landetan-ta ezer zertu badeue, alanbriek-eta ezer apurtu badeu arbolarik-eta ba, pageu eitten otsiezan Iberduerok propietarixuari. Ta haren propietarixuen notak hartzen ni aitteaz juaten nitzen. Sasoie orduen!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia