Muxika (Bizkaia)

Txerria hiltzean dirua pagatu behar

Txerria hiltzean dirua pagatu behar Hildako txerriak zuen pisuaren arabera ditu kopuru bat ordaindu behar izaten zuten udaletxean. Udalak aguazila eta albaitaria bidaltzen zituen. Pablo albaitaria aipatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hildako txerriak zuen pisuaren arabera ditu kopuru bat ordaindu behar izaten zuten udaletxean. Udalak aguazila eta albaitaria bidaltzen zituen. Pablo albaitaria aipatzen du.

Transkripzioa

- Eta esan dozu lehen, hori aguazillena, txarrixe kobretiena. Hori zelan izeten zan, txarrixe hiltziena?
- Aiuntamentuek kobretan auen.
- Hilttiarren?
- Hilttiarren ez, pisue. Segun ze pisu dekezun, gero pisutik kobreten otsuen hainbeste pezeta edo hau zentimo-edo. Pisuko, aintamentueri pageu ein biher izeten otsezun, hori pisue.
- Ta hori zer dala-ta edo?
- Nik, ez dait, haixe aiuntamientue zertzeko. Ta gure horrek taxistiek: “Keba, hori!” “Pregunteu, aitte bizi dozu?”, esan notsen. “Pregunteu otsezu Ze, hona etorten zan moduen, Boroara be joango zan”, esan notsen. Ze aguazille leku guztien ibiltten zan-ta. Pregunteu otsezu; ze guk beti-beti abixetan izen dotso txarrixek hiltten dizanien. Aiuntamentuen parte emon ta aiuntamentuek botaten euen aguazille. “Tal fecha”, zelan txarrixe hiltten dan. Ta aguazille botaten eben ta beteranixoa. Betenarixoai be zer ba? Txarrixe hiltten zan, baia ha, probetako lelengo solomilloa-edo berari, etxera eroateko. “A saber”. Jaten euen berak-eta.
- Eta nor zan beterinarixoa han sasoien?
- Arkario. Ez, nire Arkario ta eurrera, Pablo. Holan akordeten naz, morrozko haundi bet. Hamen kaballoak-eta eukitten zittuezan basuetan ta kaballo atzien ibilli ta beste bere lagun bataz kaballoak nun dauzen zerien-eta. Tokeu ein jakien lo eittie, ez dakit nungo baserrixen baten. Gabe eindde ba, belu-edo ta: “Ene, Pablo!” betenarixuai esan ei otsen lagunek: “Hau dok hotza”, ohien-ta. “Gizonak beroan ez jok /etxok/ lo ein biher ohien. Oskorri, oskorri egon biher deu /bideu/, erdi hotzaz; ondo osasune eukitteko”, eitten ei otsen harek. Eske bera zan bruse baltzaz. Bruse bakizu hori zera? Halako baltza, handi bataz, bere katxaba haundi bataz-ta ibiltten zan. Bera puf! Harek ba hotzik sentidu bai harek?, neuk eitten neuen. Baia ha zan bueno, bueno, itzela. Ta ha be honaxe etorten zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia