Getaria (Gipuzkoa)

Txerria hil eta odolkiak, txorizoak... egiten zituzten etxerako

Txerria hil eta odolkiak, txorizoak... egiten zituzten etxerako <p>Bi txerri izaten zituzten etxean. Tabernetako sobrak eta pentsua ematen zieten txerriei. Bata etxerako hiltzen zuten eta odolki, urdaiazpiko eta abar egiten zuten. Urdaiazpikoa gazitu egiten zuten, txorizoak zintzilik jartzen zituzten lehortzeko. Artoak ere zintzilik edukitzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-017-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi txerri izaten zituzten etxean. Tabernetako sobrak eta pentsua ematen zieten txerriei. Bata etxerako hiltzen zuten eta odolki, urdaiazpiko eta abar egiten zuten. Urdaiazpikoa gazitu egiten zuten, txorizoak zintzilik jartzen zituzten lehortzeko. Artoak ere zintzilik edukitzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, esan dezu txarriya’re izaten zendula…
- Bai, bi txarri itxian hazitzen giñuzen. Ta bat, ba… Tabernetakuak ematen zizkiguen sobratutako baldeka gauzak eta, ta geo itxian erramolatxakin ta, artuakin, arto aliakin ta nahastutako pentsuak eta… ondo gobernatzen giñuzen guk txarridxak, e! Ta geo bat itxeako hiltzen gendun, bestia ez dakit saldu o ze in zuan. Eta hori iten gendun itxian oholkidxak, eta txorixo, urdaiazpiko, danak itxian konserbatzen giñuzen. Ta guk goseik ez genduan pasa, egidxa esan. Gu gazteik goseik pasatu gabiak gea.
- Txarriya gaiñera, oso-osorik aprobetxatuko zan, ez?
- Bai, oholkidxak eta danak iten giñuzen, txorizo ta dana. Ta geo urdaiazpikuak gazitu iten giñuzen, gure aitak gazitu iten zitun, ta barriño batian jartzen zitun ta geo handikan, ba, bere, bere ekis denboa atea, ta ya helduta zaben ta, garbitu ta rajatu ta, urdaiazpikua, earra.
- Eta nola konserbatzen zian txorixuak eta oholkiyak eta…
- Txorixuak eta iten giñuzen, ta, goiko tetxotan txintxilika jartzen giñuzen sekatzen.
- Sukaldian bertan?
- Sukaldian ahal zan tokidxan. Leheno artuak’e zeak iten zian, montoiak iten zian ta txintxilika jartzen zian. Behian ez, traban batetikan dana jasotze arren. Azkenengo apurrak, ba, okoilluan ganauei ta horrela. [Lakras] asko indakuak gea! Bizi guztidxa lanian.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia