Muxika (Bizkaia)

Umetako gaiztakeriak

Umetako gaiztakeriak <p>Eskolatik etxerako bidean, Urrieldutik pasatzerakoan, madariak ostu zituztenekoa kontatzen du. Etxe horretakoa neska zaharra zen eta beraietako baten "Neskazaharrak joaten dira" abestia kantatu zion. Maistrak bazkaldu barik zigortu zituen. Umetan beti aritzen ziren mutilekin borrokan. Egiarte baserriaren atzean batzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik etxerako bidean, Urrieldutik pasatzerakoan, madariak ostu zituztenekoa kontatzen du. Etxe horretakoa neska zaharra zen eta beraietako baten "Neskazaharrak joaten dira" abestia kantatu zion. Maistrak bazkaldu barik zigortu zituen. Umetan beti aritzen ziren mutilekin borrokan. Egiarte baserriaren atzean batzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste bat be konteuko dotsut. Bagatoz hortik paseuetatik eta Goroziken, paseu honantza apurtxu bet ta pielako madarixek. Ta bizi zien han Urrieldun, Goroziketik han, Urrieldun zerien, neskazahar bat eta beno, matrimoniño edadeko bat orduen. Ta beste neskazahar bat euki eben Markiñetik etorritte, ba andrien aiztie. Berori gizona zan horkoa. Ta andrien aiztie-ta, gu haraxe ba madarixek hartzen ta gixajoa, edadekoa-ta zarataka handik goittik. Eta “handik ha etorri orduko guk boltsak beterik dekuz”. Ze bakizu boltsak lehen telaskotxuek eindde, geure bezkaritxue eroateko. “Ba guk beteko doguz /betekuz/”. “Ointxe noa neu eskillariaz”. Gizajue eskilleriaz etorri zanerako, gu hamen bestekaldien planteute madari jaten. Ta haren koiñetie, neskazahar batek, badiño: “Neuk esango dotset maistrieri ta ez daitx zer”-ta. Gero […], hamengo beheko neska batek, badiñotso kantaute: “Neskazaharrak joaten dia Madalenara, Madalenara , Madalenara,
santuari eskatzen nobio debana, nobio debana,
santuek esaten dotso: oin bapere ez, oin bapere ez,
zegaittik akordau ez ariñago”.
Ta ez dakit zelako kantak-eta. Badoa maistriana, esaten dotse maistrieri, egun osoa kastigeute, ez jan ez ezebe barik euki gaittuzen maistriek zu. Ta zelako palizie emonda!
- Hurrengoan be bardin egingo zenduen?
- Bardin-bardin, bardin-bardin. Ta beti mutillekin burruke. Pentseizu, Goroziketik etorten zien mutillek, hona Egixartera. Eonda zauz Egixarten? Felipen-ta etxien atzien eoten zan larrin bet, haraxe. Ez hasarretu ez ezer. Gorozikeko mutillek etorten zien, karterak itxi beheien, jo ta su burruke geuk. Ni ta hemen goixen beste Juanita bat, nire izendune? Guk haustu eitten genduzen danak. Hango orroiak, hango negarrak! Gorozikara joaten zien barriro. Baia gure sasoien jo! diferentie zan. Ni akordeten naz, Jesus!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia