Muxika (Bizkaia)

Gerran etxetik alde egin behar

Gerran etxetik alde egin behar <p>Gerran, etxea utzi zuten ganadu eta guzti, eta Larraskitura joan ziren aitaren lana zela-eta. Handik Gue&ntilde;esera joan ziren, gau bakar baterako. Gue&ntilde;esen elizan pasa zuten gaua, batailoi bateko kideekin batera. Handik Karrantzara eta Santander aldera egin zuten alde. Azken bidaia horretan, tren bagoietan animaliak bezala joan zirela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran, etxea utzi zuten ganadu eta guzti, eta Larraskitura joan ziren aitaren lana zela-eta. Handik Gueñesera joan ziren, gau bakar baterako. Gueñesen elizan pasa zuten gaua, batailoi bateko kideekin batera. Handik Karrantzara eta Santander aldera egin zuten alde. Azken bidaia horretan, tren bagoietan animaliak bezala joan zirela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze gu zerera joan gintzezan: lehenengo, Larraskiture; ze gure aitte bakizu, Iberduerok tiretuten euen, segun zelan datorren frentie, halan. Ta ba Larraskiture. Gero Larraskitutik be atara gaittuezan, Gueñesetik, ta Gueñesien ein geñun /einddun/ geu bet ein geñun /einddun/ Gueñesen. Ta ganadu ta guzti karroan. Ta nun lorik be ein ez, ezebez. Gaba ta gure amuma Arratixeko koittadie, gure amaren ama, gure aittek burdixen ganien eruan auen. Ze koltxoiek-eta danak eroan biher izen zittuzen-ta. Hantxe ganien. Gueñesera aillega gintzezan zu! Ta danak gaba izen arren, illuntzixen danak bentanetatik-eta urtenda. Ta gure amamak, saladie zan bere urtetxuk euki zittuen, baia: “Guretzat badeu posadarik?”, handik burdixen ganetik. Iñorik iñok usiñik be ez. “Hay posada pa nosotras?”. “Hamen, ez euskeraz ez erderaz dakixe iñok bez”. Gero, bakizu nun lo ein geñun /einddun/? Elizan. Elixa barrure sartute elizako atiek egon zien-ta. Ta gu han, elixan holan kontratxu baten gauzela, batailloa bat sartu jakun lo eitten elizara. Ta, bai ba, batailloi batek bakizu zenbat mutil eukitten euen? Ta gradien erdittik behera, esateko moduen, errekie. Txize eindde harek, errekie datorrela itturrixe handik. Eta gero hurrungo egunien jagi ta ixartzen gintzezan. Harek txahal bat hil euen ta pentseu eben eurek be, ba luzero egongo dizela han. Ta esan oskuen: “Bueno, goserik ez paseu. Geuk emongo dotsuau okelie, jaten nehikoa. Hau txahala danen arten be ezin geinke jan-eta”. Baia zer pasa jakien? Bezkerixe-armuzue ein euen ta esan otsien: “Bueno, tal frentera joan biher da”. Ta bertan okelie be itxi biher. Ta guri esan oskuen: “Bueno, oin hori zeuentzat geratzen da”. Bai, guk itxi ein biher izen giñun. Guk be aurrera. Ta Gueñesetik be Torrelavegara, ez Karrantzara. Ta gero Karrantzatik joan gara, egon gintzazan, ba han hillebete-edo ein gun. Ta han eon gaitzezan […en], Karrantzako mendiko kueba batera, abioiengaittik. Ta jentiek esaten oskun: “Ene! Zoratute zauzie. Horrek zer ein biher deue?”. “Zer ein biher deue? Ikusko dozue!” Bueno ba, han be, handik gero, gure aitteri ba Santanderrerantz esan otsien joateko. Bueno, joan gintzezan. Santanderrera bagoaz, aittek zerakin, ganaduekin ta gu trenien. Trenien barik, zeretan: kotxietan barik, bagoietan sartute. Animalixek bakizu zelan jueten dien? Halantxeik, bagoietan sartute. Ta klaro, Santanderrera aillega gintzezanien, abioie bat etorri jakun geure partetik. Bueno, geure partekue esango dotsut ba, faxistena barik, geurie bestie, geurie. Ta klaro, pañueluaz-ta guri ba kanpora urten gendunien trenetik, ba señaliek-eta emoten, ezta? Ba, guk ez dogu jakin. Ta han estaziñuen kontran, eurreratxuau eon zan soloa, artuaz-ta, lastoaz, ezta? Gu danak haraxe. Ba hemen billdurtute juen gintzezan-ta. Hango jente guztixe barreka, barreka bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia