Muxika (Bizkaia)

Torrelavegan, kobazulora ezkutatzera

Torrelavegan, kobazulora ezkutatzera Gerran, Santander aldera heldu ostean, Torrelavegara joan ziren. Bertan zeudela, hegazkinen erasoak jasan zituzten. Kobazuloan babestu zen. Bigarren bonbardaketak harrapatuz gero, hil egingo zirela dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran, Santander aldera heldu ostean, Torrelavegara joan ziren. Bertan zeudela, hegazkinen erasoak jasan zituzten. Kobazuloan babestu zen. Bigarren bonbardaketak harrapatuz gero, hil egingo zirela dio.

Transkripzioa

- Gero, handik esango dotsut, Torrelavegara joan gintzezan. Hantxe, Torrelavegan ein gendun /einddun/ azkenengo zera. Ze, Asturiasetik sartu jakuzen ta erdixen harrapau gaittuezan. Ta gero ez aurrera, ez, hantxe. Ta Torrelavegan, bueno, gobiernuek emon oskun ganaduentzat-eta holako baserri ederra, alture baten. Zera be ikusten kanpo-abiaziñoa ta eurrien euki uzen. Ta geu kanpora jaten ta gure aittek badiño, kuadrillie gintzezan, hiru-lau matrimoniño-ta: itxunde dauela. “Ointxe dator han, kazako abioitxu txiki-txikitxu bet ta “ese ya nos empieza a bombardear””. Bere lagune, Iberduerukue, mutil zahar bat: “Cállate Miguel, ostia”. Ta “ya veréis”. Ha etorri, etorten die beste hiru, hasten diez botaten, kanpo-abiaziñora. Okalipttue guk etxien ondoan, nora joan be ez duu jakin, zu! Ta han kueba-zuloa nik ez dakit zerenak einde eon zien, jentie haraxe barrure. Esan nauen: “Han eon bazan trokie, zuloa, desa… danak hantxe hilgo gintzezen, hantxe danak. Ta gure lehengusiñe bat okalipttu bateri, punte-puntera igotzen, zu. Baia zelan? Estuturik zer ein leixen! Ta erramarik be ez, ta hara puntera? Ta gero bajatu ezin izen eban koittediek. Ta ezin deuela bajatu-ta harek mutil zaharrak: “subir, ya has subido. Baja ahora si quieres sino estás ahí”. Bueno bajatu eben tatarrez zero ala. Ba bigarren bonbardeuek harrapetan bagaittu, bertan garbitzen gara.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia