Donostia (Gipuzkoa)

Getariara ihesi

Getariara ihesi Bonba arriskuarengatik, Santa Mariara. Eta gero osabarekin Getariara joan ziren ontzian; familia zuten han. Donostiara sartu zirenean etorri ziren bueltan. 14 urte zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-054-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonba arriskuarengatik, Santa Mariara. Eta gero osabarekin Getariara joan ziren ontzian; familia zuten han. Donostiara sartu zirenean etorri ziren bueltan. 14 urte zituen.

Transkripzioa

- Eta hor zeon, horra nahi zuten bota eta uretara erori zan.
- Erori zan, bai, bai, eta ordun ba ya zea arriskua zan. Eta hola.
- Eta Santa Marian lo ein zenuten?
- Bai, beste egun pare bat, eta gero bi osabak barkua zuten, eta etorri zan nere amen anaiya eta esan zion,"Getaira guaz, este, nahi badezute etorri". Eta hartu eta... familiya genun Getaiyan e? Eta hartu, danak sartu giñan barkuan, eta Donostitik Getaira. Eta han, ya Donostira sartu zienian, etorri giñan berriz.
- Ta zenbat denbora in zenuten?
- Han ez dakit, gutxi e? Zenbat? Gutxi, nik uste det hillebete ez genula ingo.
- Eta ze gogoratzen dezu han Getariyan?
- Ba Getariyan dakat nik zea bat, umia nintzan, hamalau urte nitun, eta han ez nun nahi gelditu nahi, ta jun giñan ezagun baten etxea. Eta nere osaba ta izeba jun zien beste bat familikuak genitun'de bai. ze nere aitona getaiarra zan, Getaian jaiyua zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia