Karmen Iraola Idiakez
Donostia (Gipuzkoa) (1922)
Biografia
Kaiko arkupeetako lehen etxean jaioa, hiru ahizpatan zaharrena da. Aiton-amonekin bizi izan zen urte batzuetan, gurasoekin gero, baina kaian betiere. Ama moilakoa zuen, eta aita mutrikuarra; tolderoa zen: toldoak egiten zituen. Karmen Elizarango mojengana joan zen eskolara, 14 urte bete arte. Gerra sasoian Getariara joan ziren babes bila, itsasontziz; aitona eta osabak arrantzaleak ziren. Bueltan, sonbreru-denda batean errekadista ibili zen. Eta gero Nerecan inprentan, Grosen, 24 urterekin ezkondu zen arte. Hiru seme-alaba ditu. Ezkondu ostean senarraren familiako ontziarentzat -amunarriztarren Glorioso San Roke- sareak konpontzen hasi zen. “Pixonera” ere izan zen, arrain banaketaren arduraduna.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-054 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute