Donostia (Gipuzkoa)

Arraina lehorrera

Arraina lehorrera <p>Arraina deskargatzeko "milotarrak" erabiltzen ziren. Neurria erabiltzen zen, 20 kilo. Neurritik ti&ntilde;ara, eta handik kaxetara. Egurrezko ti&ntilde;ak. Neurritik zuzenean kaxara ere bai; erosleak botatzen zuen jela. Jelatokia zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arraina deskargatzeko "milotarrak" erabiltzen ziren. Neurria erabiltzen zen, 20 kilo. Neurritik tiñara, eta handik kaxetara. Egurrezko tiñak. Neurritik zuzenean kaxara ere bai; erosleak botatzen zuen jela. Jelatokia zegoen.

Transkripzioa

-Ta ze erabiltzen zan arraia eramateko toki batetik bestera?
-Zea, millotarrak.
-Millotarrak?
-Millotarrak, bai eta han geo jartzen zan zera bat, neurriya, eta hura bete eta hainbeste neurri botatzen zan eskatzen zun neurriyak.
-Ta zenbat, zenbat kilo zan neurri bakoitza?
-Hogei uste det.
-Hogei kilo?
-Hogei kilo, bai.
-Eta, millotarra nolakoa zan, otar bat, [minbrezkoa]?
-Millotarra zan, hau bezela baiñan haundiya bezela, hau, hauxe, baiño hola, zabalo klaro. Eta erdiyan zekan zera bat, heltzeko, eta gizonak ematen zuten hola.
-Bakoitzian, esku bakoitzian bat?
-Bai.
-Orduan karratuak zian?
-E?
-Karratuak zian orduan, kuadrauak?
-Bai, bai, hola pixka, pixka forma gabe, bai.
-Eta gero kajak eta hortik, neurritik kajara?
-Neurritik, neurritik tiñara, ta gero andriak tiñatik kaja, kajara.
-Eta tiñak nolakuak zian?
-E?
-Nolakuak ziran tiñak?
-Tiñak? Hola haundiyak, egurrezkuak, bai.
-Eta hortik?
-Bai, kajeta, bai.
-Kajetara, ta izotza ta nork jartzen zun?
-Bueno, este, batzuetan, este, neurritik botatzen zan kajara direkto, eta kaja bakoitzea, zea, erosi zunak, erosten zunak botatzen zun, zea, izotza. Osea, ya tiña gabe ta ezer gabe, ya geo azkeneko, azkeneko aldian zea, lehen-lehen iten zan tiñakoa, baiñan gero, ya kaja direkto, bota hola eta kapa bat zera bota, ta yasta.
-Eta izotza nundik ekartzen zan?
-Hor egoten zan, zera, hor zegon jela, jela-tokiya.
-Jela-tokiya hor bertan zeon, baiña ez zan ekartzen kanpotik, "Cervezas el Leon"etik edo?
-Bueno baiño hori ez dakit noiz, baiñan hemen aspaldi zegon, zea, jela-tokiya. Ta juten ziñan ta direkto hartzen zenun jela.
-Eta gero kamioietara?
-Bai, bai, direkto, ["camion"] eta martxa.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia