Donostia (Gipuzkoa)

Elizan lotan

Elizan lotan Aquariumetik etxera joan ziren, eta gero Santa Mariara, bonba bat bota zutelako moilan. Gasolindegia zegoen moilan. Elizan bi gau egin zituzten, bankuetan. Gasolindegia non zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-054-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aquariumetik etxera joan ziren, eta gero Santa Mariara, bonba bat bota zutelako moilan. Gasolindegia zegoen moilan. Elizan bi gau egin zituzten, bankuetan. Gasolindegia non zegoen.

Transkripzioa

- Eta gero Donostiya hartu zuten.
- Gero, gero este bueltatu giñan etxera eta berriz Santa Marira jun giñen'de bai, momentu batian Santa Marira, zergatik, este, bonba bota zuten moillan, bonba bat abioiyak bota zun moillan.
- A bai e?
- Bai, bai, bai, eta gasolinera bat zegon. Zu goatzen zea? Ordun gasolinerak izaten zian zera batzuek bezela, armariyo batzuek bezela, hola aparatua zekaten barruan eta gorriz pintatuak. Eta abioi hoiek ikusi zuten gorriz pintatua eta bonba bota zuten. Eta ez zun ikutu baiñan aurreko eskaillera bai, ureta erori zan bonba. Eta ordun Santa Marira jun giñan. Eta handik bi gau o hola'de bai, nik Santa Mariko elizan lo in det, bankuetan.
- Bankuetan?
- Hombre. Eta ordun ba...
- Ta gasolinera nun zeon ba, ze tokitan?
- Ba beira, ni jaiyo nintzan aldamenian. Arkupian, ba, lehenbiziko [...] da hamar, ni jaiyo nintzana. Eta, este, aldameneko zerian, hola, este, hola, "o sea", hamar eta hamaikan tartian.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia