Aulesti (Bizkaia)

Milizianoak aitaren bila

Milizianoak aitaren bila Milizianoen tropak goitik behera zetozela gogoratzen du. Bezperan, beraien aita hartu zuten azaltzeko non zegoen Zapola -trintxera lekua-, baina alde egitea lortu zuen; hurrengo egunean berriro etorri zitzaizkion bila. Bere nebak 7 urtean ibili ziren soldadu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-008-071 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Milizianoen tropak goitik behera zetozela gogoratzen du. Bezperan, beraien aita hartu zuten azaltzeko non zegoen Zapola -trintxera lekua-, baina alde egitea lortu zuen; hurrengo egunean berriro etorri zitzaizkion bila. Bere nebak 7 urtean ibili ziren soldadu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Milizianuena esan dogu. Milizianuk etor zien tropie hor goittik behera "prou-prou-prou". "Ointxe datoz, ointxe datoz, ointxe datoz", ta bakizu bentana zuluetatik begire. Ta gero ba pasau zienien ogidxe atzetik, ensegida ogidxe euren ondorik... Ta ba ogidxe ensegida, ta dirue, diru zuridxe, ta ba horixe deket goguen milizianuena. Ta gero horretako lelengo ebixen bezperan-edo gure aitte erun eben altxaute ogetik erun eben erakusteko Zapola nun euen-ta, Zapola esaten eutsen hor goidxen holako trintxerak-edo esaten eutsen zeretan-edo, ta gure aitte euen erakusten-edo, ta bueltan ekar deue ta hona kruzera, ta gure aittek eurek apur bet albora edo bestera ein ebenin, danga igesi eureri, hamen kruzetik hor kalien, kruzetik, ta igesi aittek. Eta esan ei eutsen amari: "banator etxera, baiña ez dakitz zer ein jotan", ta bixamonin ati jo ta: "¿por qué marchó ayer a la noche?" edo holan erdera, aittek bakizu, "¿por qué anoche marchó usted?" "con miedo hombre" bestiek atzera, gure aittek kontestau ein otsen /eintsen/ ta. Ezebe ez otsen ein, baiña "ta-ta" hil be bardin-bardin harek iges ein otsielako ba. Ta ba holaxik, gerra denpori horixe.
- Ta zuk nebarik-edo ez zendun euki?
- Bai, nebak, zazpi urte be soldadu eñikuk.
- Ta nundik ibil zien?
- Hortik, ez dakitz nundik ibilko zien, Andaluzidxen, nik ez dakitz nundik be.
- Ta orduen luzero euren barri euki barik-edo.
- Bai. Bueno, batek eskoli be ona euken ta eitten eban ta. Bestik be karti eitteko beste bai, ta horrek bai. Baiña bakizu zemat din? mutil parie ta zazpi urtin? itzela die.
- Karo, etxien be faltan.
- Etxien bueno!
- Heridu edo zozer ein zien?
- Ezta, sekulo bez, ezebe, ezebe, ezebe, ezebe, ezebe ez ben ein sekulo.
- Lagunek hilko jakiezan ba.
- Ez dakitz hori, baiña eurek behintzet eurek sekulo bala bat bez, ez, sugertosuek izen zin.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia