Aulesti

Lea-Artibai eskualdeko udalerria (Bizkaia), Gizaburuaga eta Munitibar artean kokatua, Lea ibaiaren ertzean. XX. gizaldi hasieran 1000 biztanletik gora izan zituen arren, azkenaldian 650-700 biztanle inguru ditu. 1940-1960 bitartean herriko seme-alaba asko beste herri batzuetara joan ziren lanera (Eibar ingurura bereziki) eta baita Ameriketara ere, artzain lanetan aritzera. Zazpi auzo ditu: Malats, Zubero, Narea, Ibarrola, Urriola, Narea eta Goierri. Azken hori da izaera bereziena daukana, herritik aparte samar dagoelako, eskola izan duelako eta Amorotoko eta Markinako baserri batzuekin ere hartu-eman estua izan duelako. Herriko jai nagusiak San Juanak dira. Santa Eufemia eguna ere sutsuki ospatzen da eta auzo bakoitzak ere bere jaiak ditu: San Bizente, Madalena, San Lorentzo, San Martin... Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

Hizlariak: 13; Zintak: 18; Pasarteak: 78;
Transkribatutakoak: 32; Audioak: 0; Bideoak: 31

Hizlariak

#Hizlaria
1 Azpiazu Larrinaga, Juanita (1926-2017)
2 Etxabe Aspiazu, Bittori (1926-2016)
3 Idoeta Bengoetxea, Martin (1926-2018)
4 Kareaga Gojenola, Justina (1928-2015) Transkripzioaren ikonoa
5 Odiaga Garetxana, Francisca (1926)
6 Onaindia Espilla, Maria
7 Reizabal, Maria Angeles (1927)
8 Urkaregi Kareaga, Miren (1933)
9 Urkidi Astorkia, Cresen (1930) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Zaldunbide Mallabia, Alejandra (1910-2013)
11 Zaldunbide Urkidi, Juanita 'Kaiser' (1924) Transkripzioaren ikonoa
12 Zenarruzabeitia Bengoetxea, Luis (1931)
13 Zuazo Kareaga, Hermenegildo (1910-2016)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia