Aulesti (Bizkaia)

Gerra garaian, aita kartzelan

Gerra garaian, aita kartzelan Auzoan, ume asko ziren. 10 neba-arreba ziren eta neba bat gerra aurretik Ameriketara joan zen, beste bi gerrara eta aita beste batekin kanpora joan zen hura harrapatu ez zezaten. Ama bost umegaz geratu zen, berak bost urte zituela. Aita eta beste neba etxera bueltatu ziren eta guardia zibilek aita atxilotu eta kartzelara eraman zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzoan, ume asko ziren. 10 neba-arreba ziren eta neba bat gerra aurretik Ameriketara joan zen, beste bi gerrara eta aita beste batekin kanpora joan zen hura harrapatu ez zezaten. Ama bost umegaz geratu zen, berak bost urte zituela. Aita eta beste neba etxera bueltatu ziren eta guardia zibilek aita atxilotu eta kartzelara eraman zuten.

Transkripzioa

-Auzuan ume asko juntauko ziñazien ez?
-Bai umiek olgetan-ta bueno asko, bai. “Treinta y seis”in gerri has izan aprillin ta nire neba bat, hamar neba-arreba izen giñen gu, ta neba bat Ameriketara jun zan gerri baiño aurreratxuau beste neba bi gerrara, gero beste bat hamazazpi urte eukezan ta aitte jun zan beragaz kanpora erun ez daizen ba, ta gero etorri ta ha ez zeben erun. Baiña gero olgetan etartin gu umik ba, gure ama zerin geldittu zan bost umegaz, guk sei urte, bestik zortzi, bestik hamar, ta bestik hamabost. Ta etartin olgetan gauezala, Goardia Zobillek etor zirin ta “¿Juan Tomas Urkidi?” eta “presente” esan ban gure aittek. Ta bai, “¡Venga con nosotros!”, ta “¿yo? Tengo que quitar las albarcas” esa´otsen, “no, con albarcas y todo”. Ta erun ben kartzelara, ta kartzelan zemat denporan ein ban umi be banitzen ta ez dakit ba urte bi-edo, ez dakitt e. Ta nire ama ume pilluaz han geldittu zan, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia