Aulesti (Bizkaia)

Errazionamendua eta errotak zarratuta. Doktrina euskaraz eta erdaraz

Errazionamendua eta errotak zarratuta. Doktrina euskaraz eta erdaraz <p>Garia entregatu egin behar izaten zuten eta txahala ere bai soldaduek jateko. Errotak zarratu zituzten eta ama Gernika ondoko Ugerkara joaten zen. Abioiekin-eta beldurtu egiten ziren. Eskolara zazpi urtegaz hasi zen, arbel bat eta entziklopedia bat baino ez zuten ikasteko. Doktrina eskolan erdaraz eta elizan euskaraz ikasten zuten.</p>
Tamaina:

Garia entregatu egin behar izaten zuten eta txahala ere bai soldaduek jateko. Errotak zarratu zituzten eta ama Gernika ondoko Ugerkara joaten zen. Abioiekin-eta beldurtu egiten ziren. Eskolara zazpi urtegaz hasi zen, arbel bat eta entziklopedia bat baino ez zuten ikasteko. Doktrina eskolan erdaraz eta elizan euskaraz ikasten zuten.

Transkripzioa

-Ta gero garixek eta entregau ein biher izeten genduzen, hona zerera ta txahala be erun eitten oskuen soldauei jaten emoteko. Ta txahala be gordeta egon zan ide artin. Ta gero errotara. Hamengo errotak zarratu ein zittuen ta Ugerka Gernike ondun da ta gure ama astugaz hara juten zan. Neu billurregaz jausi be eingo nitzen, baiña. Ta gu eskolara zazpi urtegaz hasi giñen ta gero abioiek etozenin-ta billuertute ibiltten giñen. Ta eskolan eduki gendun bakarrik pizarrie, pizarriñegaz. Ta gero enziklopedixe bat bakarrik. Ta handitxik ikesi gendun. Bai, ta ba doktriñie, erdera eskolan ikesten gendun ta elixan euskera.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia