Erdararik jakin ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SON-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan eskolara hasi baino lehenago ez zekiten gaztelaniaz. Santanderreko neskato bat izan zuten auzoan eta berak eta lehengusinak ez zekiten erdaraz. Behin, beraiek euskaraz egindako galdera bat burua astinduz erantzun zienez, erdaraz bazekitela pentsatu zuten.
- Proiektua: Tximintx euskara elkartea
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Itsasne Zubiri
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: SON-002/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Holako kontuek, zer esango dot ba? Eskolara joan nintzena edo joan ez nintzena. Bueno, eskolara joan baino lehelau, hasi baino lehelau, ba izin gintzezan gu baserri baten, nire lengusine. Eta egon zan santanderina bat, umetxue, santanderina, umetxue, eta guk entzun gurasoari ha umea aita barik edo familia barik lotu dala. Eta gurean egon zan han, maille batzutan, jarrite ta. Ni ta nire lehengusine, ez gendun jakin erderaz, eta esaten geuntsen hari neskatotxueri: “Ama hil".
- Senidea: Ama hil?
- Ama hil! Ta ordun noz o noz zeozer kontestetegaitik zeinek, holan ein oskun. "Ene! Guk erderaz dakiu!", pozik! "Erderaz dakiu".
Egilea(k): Ekain Egileor Sanchez (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!