Azpeitia (Gipuzkoa)

Euskaraz ez egiteko, eraztunaren zigorra

Euskaraz ez egiteko, eraztunaren zigorra <p>Eskolan ezin izaten zuten euskaraz hitz egin, nahiz eta gaztelaniaz ez zekiten. Eraztunaren zigorra jartzen zieten euskaraz ez hitz egiteko. Hala ere, ez ziren beren artean asko haserretzen zigor horrek zekarren areriotasunarengatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-037-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan ezin izaten zuten euskaraz hitz egin, nahiz eta gaztelaniaz ez zekiten. Eraztunaren zigorra jartzen zieten euskaraz ez hitz egiteko. Hala ere, ez ziren beren artean asko haserretzen zigor horrek zekarren areriotasunarengatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leitzen ta eskribitzen ta ikasi zendun.
- Bai, letzen ta eskribitzen... ta hoyek. Ta gaiñea, euskeraz ez genduke hitz eiteik eskolan. Hori zan beste gauza bat! Geo danak euskaldunak, tutik ez genekuin erderaz ta ezin, ezin hitz ein euskaraz. Eoten zan anillue, hola alanbre bat... erderaz, euskeraz hitz eiten bazenun hure ematen zizuen. Eta beste batek euskeraz, erderaz... eo euskeraz hitz eiten zun arte hure zuk... hari azkar ematea. Astebukaeran zeakin... anillo horrekin gelditzen baziñen erriel bat eman ber astelehenin eskola.
- Errial bat... ordaiñetan?
- Bai, ordaiñetan... eaman ber. Pentsau zazu gu ze erdalduñek giñen Atzerrekan (Aratz Errekan)! Akordauta’re...
- Maestra bea’re euskadune zan...
- Euskadune, euskaldune... baiño... harek obligaziyo hoixe zauken. Guri erdera, euskeraz... eo erderaz erakustekua. Letu’re erderaz eiten gendun. [...] Letzen gendun. Dotriñie euskeraz, klaro. Hure euskeraz.
- Eta anillo hoi zenek aukitzen zun?
- A, hure eskolan eoten zan. Eskolan eoten zan, baiño astebukaeran gelditzen zunak etxea eman ber izeten zun. Eta, zean... tonteriye geo zenek esango ziyoen hayei... euskeraz hitz ein geldule o ez gendule. Nik behintzet iguel-iguel hitz eiten nun astebukaeran euskeraz. Erreala eaman astelehenin ta ya esta. Baiña askotan ez giñen... alde in’e... sayatzen giñen zeakoen bati ematen... basarri... urrutiyokon bati ematen. Horixe.
- Hoi komerik.
- Gure... bai, eta...
- Zuen arten'e haserrek izengo zittuen, ba, alkarri anilloa eman ber ta...
- Hasarre, ez. Zai eoten giñen batematek hitz eiten zunien, euskeraz hitz eiten “ta!” azkar eman. Hasarrau etsi-etsiyen [...]. Bai hasarratzen giñen, jo jolasien o genbiltzela o alkarrekin hasarraute baiño... udera... Hola iñokin haserre haundik ez gendun izen...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia