Aretxabaleta (Gipuzkoa)

'Catón y rayas' liburua

'Catón y rayas' liburua <p><em>Cat&oacute;n y rayas</em> liburuarekin ekin zion ikasteari Goroetako babes-baserrian. Baserri horretan izan zuen maistrarekin, do&ntilde;a Cirilarekin, jarraitu zuen gerraostean kaleko eskolan. Gurasoek ez bezala, baserri hartan igarotako denboraldiaren oroimen gozoak ditu Miren Gazteluk.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Catón y rayas liburuarekin ekin zion ikasteari Goroetako babes-baserrian. Baserri horretan izan zuen maistrarekin, doña Cirilarekin, jarraitu zuen gerraostean kaleko eskolan. Gurasoek ez bezala, baserri hartan igarotako denboraldiaren oroimen gozoak ditu Miren Gazteluk.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aittak, aitta ta, klaro, etorten zien egunero “kalera” esaten zana fabrikara ba lanera, ezta?, eta kaletik eruen usten liburu bat “Catón y rayas” izena eukena. Letra inglesakin gaiñian ifiñitta “Catón y rayas”. Ba handitxik, han ikasi nauen nik, hasi nintzen irakurtzen, osea, ikasten, orduantxe. Ateraizu kontua, orduantxe be suerte txarra, e. Ikasten hasi nintzen con Catón y rayas, lau-bost urtekin.
- (Nun zeuden maisu-maistrak?)
-Bertan eozen, etxien eozen, bai, gu gengozen moruen beste batzuk pe hemetik juanda eozen eta ba hantxe gordeta-edo. Kaletik alde eindda. Eta hantxe juntau giñan danak eta bestiek euzenak zien maistro-maistriek. Asi ke tokau jaten e…
- (…?)
- Ez, ez zien ez. Zien hemen maistro ta maistra zienak. Andrie zan umien, ume parbulo txikiñen maistrie zan. Gero be bai, kalera etorri gintzenien gerra ostien be bai, gerra ostien nik jarraittu nauen, eta doña Cirila izena eukena, berakin ibilli nintzen hemen kalien zera eitten, plazan, eskolan ibilli nintzen. Orduantxe hasi nintzen ni, “Catón y rayas”, hantxe irakurtzen hasi nintzen.Ikasten, irakurtzen ikasten, bai, “Catón y rayas”. Eta gero handik neretako, neretako eta guretako, nausixak gauza bategaittik eta gu gaztiauak gintzelako, hiru-lau hillebete ein gauen baserri hartan eta guretako izen zan, bueno! “viva la virgen!”, gu ibilli gintzen han… Gure gurasuak ez, baiña gu bai. Oiñ akordetan zara gauzak, gero entzunda, ez ni akordetan nazelako ze pasetan zan. Ez. Baiña gero entzunda bai. Amai ta zerai ba zelakuak pasetan zittuen bata etorri dalako, bestie juan dalako. Baiña ez, ni ez, ikusitta ez. Nik han oso ondo pasau nauen. Honbre!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia