Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Dotrina eskola baino garrantzitsuago

Dotrina eskola baino garrantzitsuago Basauriko Kareagagoikoa auzoko eskolara joan zen. Maistra Portugaletetik etortzen zen egunero. Eskolara gustura joaten zen, baina ez zitzaion garrantzirik ematen. Dotrina garrantzitsuagoa zen. Dotrinara eta konfesatzera joan bazina edo ez kontrolatzen zuten. Eskolako denak ziren kaletarrak, ez zegoen baserritarrik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-113-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Basauriko Kareagagoikoa auzoko eskolara joan zen. Maistra Portugaletetik etortzen zen egunero. Eskolara gustura joaten zen, baina ez zitzaion garrantzirik ematen. Dotrina garrantzitsuagoa zen. Dotrinara eta konfesatzera joan bazina edo ez kontrolatzen zuten. Eskolako denak ziren kaletarrak, ez zegoen baserritarrik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Basauriko ze eskolatara, ze euzotara?
- Basaurin izen zan, oin barrixe ein die ta etxe asko dau oin. Ni ibilli nintzenien eskolara ez zien egon hiru lau basarri tte hiru lau etxe baño, baia oin dau Basauri!
- Ze auzo zan ha?
- Kareagagoikoa izen zan, bai, Kareagagoikoa. Eskolia on zan ta maistria Portugaletetik etorten zan, pentseizu! Lelengo trena hartzen euen Portugaleten Bilboraiño, han San Antoneko, San Anton ez, Arenaleko zubixen ondoan geltzan zan trena. Handi zertu ta tranbixe hartzen euen Arriagan ta etorten zan, eskolia baino beherau euen tranbixe ta oiñez zati beten! Hak urtengo euen etxien “vete a saber” ze orduten bederatzitako eskolara etorteko! Ba goixeko zazpietan be igual!
- Ta eskolako akordu onak dekozuz?
- Eskolakoak danak dakiaz akorduen.
- Joe, baina ondo diñot.
- Bai.
- Gustora juaten zinen eta...
- Ni bai, ni bai. Ni eukitten neuen urtetako, orduen hamalau urtaz eskolatik urtetan zan ta. Gero joan gure izen /guxen/ bazan zeuzer zertuten, ikesten-edo, baia orduen zerik pez, modurik be ez zan egoten zertzeko.
- Klaro, ta neskak gitxiau, ezta?
- Horixe ba.
- Mutillek igual.
- Mutilek ofizixue ikesten euen edo “carpintero, ebanista”, nire nebiak be ebanista ikesi euen. Orduen estudixoa ba ez zan dirurik egoten ta pagetako be, orduen dirurik ez zan egoten...
- Doktriñak inportantzi gehixau.
- Puf! Dotriñara egun guztitan eskolan be ta gero zapatu-domeketan joan biher izeten /bixeten/ giñun han parrokixen euki erien zera, lokala, zinia-ta emoteko lokala, ta harixe joaten gintzezan katekismora, dotriñera harixe. Baiña ta gero eskolara joaten gintzezanien kurtzetxue joan bazara konfesetan, komulgetan, dotriñera joan bazara ta kurtzetxue eitten eurien joan bazara, ez bazara joan jakiteko.
- A bai? Ta ez bazaren joan?
- Ez bazara joan, igual kastigue, “vete a saber”! Billurraz danak joaten gintzezan-ta! Atzien gelditu ez ittiarren, danak joaten gintzezan, danok, ta bueno.
- Ta eskolara joaten ziñienak zer ziñien, danok baserritarrak-edo?
- Ez, ez, danak kaletarrak, e?
- Danak kaletarrak.
- Ez, danak kaletarrak.
- Ze zuen etxie be ez zan baserriko...
- Ez, ez, pisue zan, pisue, pisue zan, bai, bai, bai, bai, pisue, pisue zan, gure etxia pisue zan.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia