Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerrako pasarteak etxe inguruan

Gerrako pasarteak etxe inguruan <p>Miren inauterietan Pospolin jantzita, soldaduak baserri inguran, eta etxeko ugazabari "espioi" salaketa egin zioteneko gerrako pasarteak. Ez omen zen asko behar izaten egoera haretan edozein eraila izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Miren inauterietan Pospolin jantzita, soldaduak baserri inguran, eta etxeko ugazabari "espioi" salaketa egin zioteneko gerrako pasarteak. Ez omen zen asko behar izaten egoera haretan edozein eraila izateko.

Transkripzioa

Karnabal batzuetan, ointxe sasoi hontan izen zan eta, klaro, edurra ta gauzak ein zittuen, karnabal batzuetan nire aizta nausixena zan dantzarixa, anaia be bai eta aiztia be bai. Pospoliñak esaten jakiena zan. Eta zaukan ba jantzixa, gonia zan berdia eta zera, gonaultza esaten gontsan guk, holako zera beltza ta hola, eta karnabaletan nere amai akordau jakon Miren, aiztia bi urte gaztiaua da bestia, ba dantzari moduan, pospoliñ jantzixakin jaztia. Jantzi nindduen, eta ni han inguruen nenbillen gora ta behera ta baserri inguruen eta hola, eta hor nun nire amak ikusten dauen soldau batzuk, ez dakit goittik behera edo behetik gora oiazela, edo behintzat zera. Eta derrepente akordau zan, “ene! Gure Miren jantzixakin, euskaldun jantzixakin, klaro, hor kalien, kanpuan dabil". Eta nundik eta nora zoratuta, eta nun topauko nindduen etxera sartu ta jantzixok kentzeko, ze bestela holakotxe tontokerixak, baiña zien oso garrantzizkuak zien horrek gauzok. Bueno… Bati ez dakit zer esan eutsolako, “por espía”. “Por dónde se va a no sé dónde?”, hango jabiai edo esan otsola; gero entzunda, e. “Pues se va por aquí, o por allá”, karlistan batzuek, edo reketiak; karlistak ez, reketiak. Eta, klaro, nire ama bastante argixa zan, eta konturatu zan. “Aiba! Hori reketiekin ze, ze esaten ete dabil?” “Zer esan dutsazu horri?” “Hauxe galdetu dustie, aber nora juan leikien, nundik juan neikien ez dakit nora eta badakit nora. Eta esan dutsat ba harutza eta honuntza eta ez dakit ze.” “Baiña zuk ez dakitzu ez dozuna iñokin be berba ein biher”, eta hau eta bestia, eta halaxe pasau ei zan, eta handik egun bira edo etorri zien eta jatxi auen hona kalera eta eskerrak eren zerak, tiok parte hartu auena, bestela “por espía”. Horixe esan utselako erreketiek “por espía” hil ein bihar euien, bai, bai. Reketiekin konbersaziñue euki auen gizona etxeko jabia zan. Eta nire ama konturatu zan eta, “ze esaten dotsazu horri, zatoz hona etxera.” “Ez, ba hoixe ta hoixe esan dostie.” Por espía. Eta zer? Ez zan espia eta ezer ez, eta esan otsiena be ez, baiña ez zan ezer bihar, ezer ez. Zera eitteko, eitten otsuen dana eitteko, hiltteko eta erueteko eta ekarteko eta beste zerak eitteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia