Azkoitia (Gipuzkoa)

Erromeriak Gurutzeta eta Madariagan

Erromeriak Gurutzeta eta Madariagan Erromeriara Gurutzetara eta Madariagara joaten ziren; azkenengo honetan dantza lotua debekatua zegoen. Orduko erromerietako kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erromeriara Gurutzetara eta Madariagara joaten ziren; azkenengo honetan dantza lotua debekatua zegoen. Orduko erromerietako kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erromerietara eta juten ziñeten gaztetan?
-Jungo ez giñen ba. Bueno! Baiña gure erromeixe motxa zan, esan dizut ba, beti jatekotan geratute, beti hurrengo jairako pozakin egoten giñen gero.
-Nora juten ziñeten ba?
-Kutzeta (Gurutzeta) badakizu nun dagon hor?
-Bai.
-Horra´re bai. Madarixara´re bai, baiñe Madarixan dantza lotue debekaute zauen, eta Kutzetan libre, eta hara. Igul samar zan guretzat, guk ez gendun dantzan pekatuik itten, ezta zanik ere gaiñera. Eta berko ein! Gure amak, gurien bi arreba zaharraguek nik eta, esaten zixuen: "Honek erromeien dantzan eitten al din?", eta: "Ez du ba in". "Hi, erromerire junde dantzan ez dekala eitten hurrengo jaixen aitzen baet, hurruneko jaixen ez dek ertengo. Han junde begira bestei egotea? Hortara ez dao zetara junik". Akordatzen naiz San Ixidrotan jun Madarixara eta, frontoia badakizu Madarixan, egonda egongo zera zu, jun giñen, eta hautse bai, eta haure dana beteta dantzan jentie. Ene, hamen ez zeok dantzaik eitteik. Datorren jaien etxien egon biharrien nauk, pentsau nun. Orduntxe ein. Hasi nintzen hasi banintzen. Kitto, harrezkero jaiero alkondarie bustitte dantzan.
-Nola izaten zan? Faborez edo nola eskatzen zenduen?
-Eingo deu edo zeoze. Perrie iguel edo, nola esaten zion horri, kalabazie edo. Neskalaguntzea junda’re bai perrie edo kalabazie. Ordun modan zan baiña, lehen ez zan oin bezela, e. Oin nobixo-nobixak dauzkenak hasi eta hiru egunerako ia ezta soltau´re ez die itten. Baiña lehen ez, lehen nobixuak eta nobixak zeuzkenak´e etxera jun arte hantxe eitten zeben danak dantzan. Etxera abantatzen zienien jun laguntzera. Baiña oin ez da hola. Oin parejaute berak, eta nik ez dakit ba, bestiek harrapako ote dixuen bildurre edo, nik ez dakit ze eukitzen deben oingo hoixek, lehen ez zan holakoik.
-...
-Keba! Nik lehen, zu soiñuan eta ibiltzea zea, nik ikuste(n) (d)et, baltsio txikixa zer da? Ez dakizu zuk.
-Agarrauai esango zai?
-Bueno baiñe nola eitten da hori? Edarrena hori zan Kutzetan. Ba bueltako denboran, trikitixe, bueltako denporan heldute eitten zan. Eta hori oin ez det ikusten nik. Jo iguel ingo dezue ba?
-Bai, berdin-berdin.
-Eta oin ez da itten hori.
-Ordun gehio kostauko zen heltze hori ta.
-Ez zan horregatiken. Halaxe usatzen zan ordun, guk ez gendun gauza berri(r)ik ezer´e ipiñi. Guk ez gendun ezer´e ipiñi gauza berri(r)ik. Eta bueno. Baiña guk [...?] giñen, ezer ez.
-Erromeria bukatutakoan neskalaguntzera.
-Bai, epokaik bazendun neskalaguntzera eta bestela berriz trago txikin bat in eta etxera. Eta etxera hamarretako etorri ber, hori ez zan asko hobia.
-Eta erromeria ze ordutan bukatzen zan?
-Ba, illun istantzien. Eta hurrengo jaixen ez jun amai preguntatzera. "E?, hi atzo hamarretarako ez hintzen etorri eta ez daukat kontestatixo... heuk daukak heure buruantzat. Jakiñin hengoan". Eta "ya está". Eta mezetara jaixen juten ez baziñen ez zauen zera eitteik, erromerira juateik jaixan. Akordatzen zat neri baten, kriston burukomiña goizian eta: "Oin mezetara juteko ez zeukat ba nik holako zer haundirik baiña. Eta atsalderako burukomiña pasatzen bazat? Gero erromerira juteke egon ber. Igul dek ba, ez nauk gauza". Atsalderako ez zin burukomiñak aldein eta ondo. Baiña aldau banintz etxiin egon ber. Mezetara jun ezik etxiin egon ber. Zenbat holako! Len!?

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia