Benita Odriozola Aranberri
Azpeitia (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Azpeitiko Aratz Erreka auzoko Ibarrola baserrian jaio zen 1936an. Aita Ibarrolakoa eta ama Errastibasokoa zituen, eta sei anai-arrebako sendia zuen. Ibarrolan baserriko bizimodua ezagutu zuen beti, eta eskolara gari-ereitea bukatutakoan joan ohi zen, etxean lana izaten baitzuten. Aratz Errekako telefono bakarra Benitaren etxean zegoen. Auzoan bertan ibili zen eskolan, eta 11 urterekin utzi zuen. 18 urte zituela joan zen lehenbizikoz etxetik kanpora neskame lanetara Azpeitira, eta bi urte egin zituen bertan. Zestoako bainuetxean ere ibili zen lanean, sukaldari lanetan aritu zen uda batez. 22 urterekin ezkondu eta sei seme-alaba izan zituen. Gaur egun, Urrestillako Eperkuan bizi da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-037 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute