Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskola garaia

Eskola garaia Eskolan zer ikasten zuten. Umetako kontuak; familia giroa. 13 urterekin lanean hasi zen; orduko oroitzapenak. Barkileroa Eskoriatzara noiz etortzen zen; zer saltzen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan zer ikasten zuten. Umetako kontuak; familia giroa. 13 urterekin lanean hasi zen; orduko oroitzapenak. Barkileroa Eskoriatzara noiz etortzen zen; zer saltzen zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zela gogoratzen dittuzu eskola kontuak? Asko ikasi zenduen ala zer ikasi zenduen?
- Nik, e, "las cuatro reglas", "las cuatro reglas" bastante ondo, eta gero honek problemak "de cuatro operaciones"-ta. Hortantxe bastante ona nitzen.
- Mapak eta eukitzen zenduezen?
- Euki bai, baiña nik, e, gutxi, gutxi. Guk han ez geuen mapaik eukitten, eta gutxi.
- Inspekziñoik, inspektoreren bat pasatzen zan lantzian behin?
- Ka, ez dot pentsetan, ez dakit. Ahaztuta eukiko dot igual-edo. Baiña ez dot pentsetan inspekziñoik-eta. Keba, keba. Eta esamiñaik-eta ez dot pentsetan sekula ein geuenik.
- Eskola-egunak zeintzuk izaten ziran. Zapatu goizien be joaten ziñazien?
- Zapatu atsaldia jai uste dot, eguen atsaldia jai. Baiña eguenien izeten zan, e, dibujo. Katxondeo bat izeten zan. “Hi, etorri hona! Etorri hona!” Dibujuoi izeten zan… Ni ardi galduen moduen ibiltzen nitzen lelengotan. Gero, gero… akostunbrau nitzen.
- Eskolatik urten eta jolastu non egitten zenduen?
- Jolasian? Lelengo etxera merixendie hartzen. Guk,e, arrebiak eta nik, arrebia urte bi zarraua zan, merixendie preparaute eukitten euen. Orduen txokolatie, ontzak izeten zien, eta ontza erdi, kutxilluaz ebaitta, e, eta ontza erdi eta ogi zatixe. Domeketan ontza bat. Hori matematiko. Eta domeketan, ba, txakur haundixe propiñie eukitten gauen. Eta gero hamahiru urtegaz fabrikan (s)artu nitzan, ta ba dirue apurtxo bat gehitxuau, apurtxu bat gehitxuau barkilluek-eta erosteko, orduen barkilleruek eta egoten zien-eta.
- Barkillerua bertakua zan ala etorri egitten zan?
- Bertakue… Kanpotik be etorten zien, bai, Mondreuetik etorten zan, bai, Gutierrez, bai.
- Eta zelan?
- Potiekin. Txakur haundixa bota, ta ra-ra!! Bota-ta, premixoik haundixena treinta izeten zan, ta zero be bai, ta "cinco, seis", ta… "Treinta!", ta, io! Barkillo pillue! Eta egoten zien erredonduak, hostixek esaten utsen, eta bestie, e… barquillos, hostias… bestiek ez dakit zela esaten utsen. Bestiek edarrak izaten zien, e. Hemengo barkillerue oso ona zan, oso onak eitten euen, eztixa erdixen ipiñittta-ta, oso barkillero ona zan. Baiña haik, e, gutxi jaten gittuen guk. Guk hostias, hostixak esaten gotsien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia