Eskoriatza (Gipuzkoa)

Umetako gogoetak

Umetako gogoetak Eskoriatzara bizi izatera etorri zeneko zenbait kontu; lagun giroa. Eskola non zegoen; irakaslea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskoriatzara bizi izatera etorri zeneko zenbait kontu; lagun giroa. Eskola non zegoen; irakaslea.

Transkripzioa

- Esaten dozu treintaycinkuan etorri zinatela Eskoriatzara. Lagunak segiduan egin zenduzen?
- Bai, bai, laster ein nittuen lagunek, bai.
- Erreza zan?
- Lelenguen erdi billurrez etorri nitzen. Kalien…, gu kalien bizi barik gengozen, ta… Hemengo mutikoek asko be gehixau jakingo dabela-ta pentsetan neuen. Da gero ikusi neuen, ba, neure antzera. Hortxe, dibujuan-ta manejetan nitzen gaixki. Gaixki ez, bapez.
- Eskolia nun zeuan orduan?
- Hementxe, plazan, hor etxiok eitten badabiz ba… Hortxe plaza pare-parian bertan. Hortxe azen, neskak eta mutillak. Eskillarrak alde banatatik, neskak eta mutillak.
- Aparte, ezta?
- Bai, bai.
- Hemen maixua eukiko zenduen, ez.
- Maixua. Gero azken aldera emakumie euki geuen, Celia, majia, oso guapie zan. Bixetan emakumiek, geurien be bai eta bestien be bai. Eta gero ha ezkondu zan Eibarrera. Hil zan. Oso guapie zan. Ordurako fijetan gitzen gu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia