Markina-Xemein (Bizkaia)

Errepublika garaian eskolan

Errepublika garaian eskolan <p>Errepublika garaian ibili zen eskolan. Politikaz ez zekiten ezer ere. Errepublikako bandera jarri zuten eskolan ere. Gerra hasi zenean, CNTkoen eta komunisten beldur izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaian ibili zen eskolan. Politikaz ez zekiten ezer ere. Errepublikako bandera jarri zuten eskolan ere. Gerra hasi zenean, CNTkoen eta komunisten beldur izaten ziren.

Transkripzioa

- Banderi eskolan be bai. Bandera errepublikanu, euki gendun eskolan be. Bai, bai. Nazionala eduki gendun aurretik eta gero, republikanu. Republikik urten ebanin.
- Ta ze kanbixo egon zan eskolan?
- Eskoli be, ez gendun. Maistra bat geunken ta iguel. Maistrie ez zanetik kanbixau ba iguel.
- Ta kurtziek eta ez ebezan kendu-eta?
- Ez. Guk han ez. Hori zan gerra denporan gehixa. Gerrie urten ebanien, Ondarrun be, ni akordetan naz, elixa juten ta be, billurtute. CNTekuk eta komunistak-eta euezen. Ta mantillak eta ikusten baeben, lehena, mantillekin jun biher izeten /bizete/ zan. Eta mantillak eta be, ikusten baeben ta. Hor, gerran denporan billurre gehixa, gerratien. Ordun euezen han zerak, komunistak eta republikanuk eta danak.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia