Markina-Xemein (Bizkaia)

Gerraosteko miseria eta ogi beltza; estraperloa

Gerraosteko miseria eta ogi beltza; estraperloa <p>Gerraosteko miseria. Errazionamendua. Ogi beltza eta txikia. Ondarroan ez zuen goserik pasatu. Estraperloa: errotara gauez, itxi egin zituztelako. Etxean ehotzeko aparatuak. Garia entregatu beharra, etxerako falta arren. Kupoia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraosteko miseria. Errazionamendua. Ogi beltza eta txikia. Ondarroan ez zuen goserik pasatu. Estraperloa: errotara gauez, itxi egin zituztelako. Etxean ehotzeko aparatuak. Garia entregatu beharra, etxerako falta arren. Kupoia.

Transkripzioa

- Gero, Franco sartu zanien, ta gerra denboran, hortxe miserixi. Bakizu, dana zerin, regimenin ta. Regimenin esan dot, razionamentu ta.
- Ta zelan zan hori, razionamentu kontue-ta?
- Ba, hori, orixue razionamentuen. Ta gauza guzti razionamentun: honenbeste, bakotxai ta handik gehixa ezin zeinken erosi. Bai. Razionamentun ta ogixe be, bakizu. Ogixe, baltza ta bera txikixe ta jan eziñekue. Zeaz eindde euen ez dakit nik, garbantzuk ta nahastik eta edozer. Ta bera be gitxi, txiki-txikixe emoten eben.
- Ta zu, Ondarrun egon ziñenin, goserik ez zendun paseu?
- Ez neban nik paseu goseik.
- Ta dirue euki zenduelako han ?
- Bai ba, nik harek eroste ben-ta.
- Estraperloa-ta be, egongo zan?
- Bai, estraperlue bai gerra denporan, bai. Errotak-eta gabaz ta jun biher-ta uruneta-ta. Baserrixetatik be, ta gauza asko. Mendixetan-ta be, bakizu, ta gero pasetako-ta batetik bestera- eta. Ez eben, muga batetik bestera ezin pasau-ta.
- Errotakaz, ze paseu zen ba?
- Zarratu ei zittuen errotak. Ta egunez-ta biherra ezin ein. Ta ixilik jentie gabaz-ta, bai.
- Karo, baiña orduen gabaz, zabaltze biezan tranpan, tranpie eindde?
- Tranpie, gabaz ez zan ikusten, ta ba, jun ein biher. Jan ein biher ta jateko. Bai, urriña-ta jun biher ta illunien.
- Zuen parajeko errotak, danak zarratu biezan, ez zan egon baten bat?
- Baten bat euen Lekeitto partien.
- Zabalik?
- Bai. Ta gero jentik erosi eban holako aparato batzuk, granue apurtu te urune eindde. Ez zan urune naturala, ez zan baiña, zeozer.
- Ixoteko?
- Bai.
- Ta zuei etxien be pasauko jatzuen hori baserrixen, entrega ein biherra garixe-ta.
- Bai, garixe bai. Hori urte askun, baiña gerrie amaittu ta gero.
- Gerraostien ?
- Bai gerraostien, bai. Garixe entregau, gero honenbeste gari entregau ein biher.
- Ta hori etxe danak-edo?
- Bai. Danak, danak.
- Ta ez eukenak?
- Baiña baserrixen danak euken garixe. Nahitte etxerako falta ha ipiñitteko zera, entregau ein biher.
- Igual erein biher ?
- Ha kupoie, lehena garixe erein barik ez zan iñor gatzen. Ta gero, itxi zanin be, ene! Garixe erein barik, zelan ogixe jango ba? Ta hoixe pentsetan: garixe erein ezik, ezin leikela jan ogik. Eta lehena, hoixe zan: garixe ta hartu, ereitta-ta, jateku erein, ipiñi biher zan /bizan/ soluen. Oingo moduen ganauek be, ederto ta pentsau bez ! Erein biher zan /bizan/ba: artue, garixe eta patati ta gauzi hartu biher zendun /bizendun/, jatekue. Bai.
- Eta egon zan holan baserritxarrik zuen parajin bera ibil zana baserriko gauzakaz estraperloan?
- Baten batzuk ibiliko zin, bai. Baten batzuk ibiliko zin beti.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia