Markina-Xemein (Bizkaia)

Ondarroan, nazionalak sartu aurreko giroa

Ondarroan, nazionalak sartu aurreko giroa <p>Nazionalak urriaren 4an sartu ziren Ondarroara, Debatik. Gerrako giroa: soldadu tolosarrak kantuan, bertako neskek nobioak ere topatu zituzten... Frontea non zegoen, Astarrikan. Bi anaia elkarren kontra, alde banatan borrokan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nazionalak urriaren 4an sartu ziren Ondarroara, Debatik. Gerrako giroa: soldadu tolosarrak kantuan, bertako neskek nobioak ere topatu zituzten... Frontea non zegoen, Astarrikan. Bi anaia elkarren kontra, alde banatan borrokan.

Transkripzioa

- Sartu zin oktubrian lauen.
- Eta nundik sartu zien edo zelan izen zan-edo?
- Ba, Debatik ziher. Debatik sartu zin. Debatik Ondarrure, ba urran Mutriku-ta ba. Deba etorri, Mutriku te Ondarru.
- Ta Ondarru. Ta handik?
- Bai.
- Ta hori, Ondarrun igertzen zan kalien giroa edo gerriena edo?
- Egon zan azkenin, normalin lez. Hainbeste denporan eon zan bertan, geldi, ba, eon zan, bera gerri ez baleo lez. Ba soldauek eta kantetan ta bueno dana hori. Ta ordun negu be ein eban ona. Eta hor, Tolosaku, tolosarrak-eta euezen. Ba han ibiltten zin “Compañia de Tolosa” ta benga kantaute kalin ziher. Ta bueno! Ta gero neskak be, nobixuk-eta topau ein zittuen-ta bueno! Hainbeste denboran bertan, zazpi hillebetin ein zin bertako. Bai.
- Eta han Ondarru partin ez zan egon frenterik edo holan, burrukarik-edo?
- Frentie euen, Ondarrun eta Astarrikan, bestie. Astarrikan euen. Eta gabetan-ta esaten eben, han, tiroteu-ta eoten zala. Eitten ebela. Baia, anaiek elkarren kontra ebizen. Bai, bat mendigoizale bat be, Patxi izena ebana, mendigoizale eozan, baiña gero atrapau eben horrek, nazionalak, ta eon zan Astarrikan. Eta beste anaie euken han, Ondarrun eon zan ta beste anaie Asterrikan. Pentseizu. Donostikuk-edo zin.
- Alkarren kontra?
- Bai. Alkarren kontra, bai, bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia