Aulesti (Bizkaia)

Eskola eta jolasak

Eskola eta jolasak <p>Jolas desberdin askotara jolasten zuten: potoka, pilotaka, "tres-nav&iacute;os"ka... Eskolara herrira joaten ziren. Neskak eta mutilak bananduta egoten ziren, neskek maistra zuten eta mutilek gizonezkoa. 14 urtera arte joan zen eskolara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jolas desberdin askotara jolasten zuten: potoka, pilotaka, "tres-navíos"ka... Eskolara herrira joaten ziren. Neskak eta mutilak bananduta egoten ziren, neskek maistra zuten eta mutilek gizonezkoa. 14 urtera arte joan zen eskolara.

Transkripzioa

-Ta gero olgau asko eitten giñen pelotaka ta “tres-navios”ka ta potoka ta. Bai.
-Eskolia, Zuberon bertan zekazuen?
-Ez, herrire.
-Hona etortzen ziñazien?
-Bai. Herrire. Oiñez jun ta etorri eitten gendun.
-Orduan auzo guztietako umiak egoten ziñazien hemen batera? Herrixen?
-Ez. Ordun ez euen autobusik ta kotxerik.
-Ez baiña auzo guztietakoak juntauko ziñazien, ez?
-Bai, ez, Goixerrixen bertan euken eskolie. Goixerri ba bastante urrin da. Baiña Malas be bastante urrin da, baiña harek be oiñez herrire etorten zien e! Danak. Danak bertora eskolara. Ta maistra bat eukitten gendun. Neskak bat ta mutillek beste partin. Aparte beti. Bai, ta errekreun olgau ta ba.
-Eta, hori, maisua be desberdiña? Neskak bat eta mutillak beste bat?
-Exakto. Mutillek maisue eukitten eben ta guk maistrie. Bai.
-Ta zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
-Zazpigaz. Zazpigaz hasi ta hamalaugaz itzi.
-Ta goiz ta atsalde egoten ziñazien eskolan?
-Bai. Goixin hamabixek artin pentsetan dot. Gero elixan ordu erdi doktriñie ikesten euskera. Ta gero etxera, bazkarixe jan ta ordu bixetan pentsetan dot arratsaldin, baiña ahaztu be eindde dauket e! Arratsaldin seirek artin edo eitten gendun, bai. Ta banderi ipini ta “cara al sol” kantau. Bai.
-Baiña hori ia gerraostian ala gerra aurrian be bai kantatzen zenduen.
-Ez. Ni gerra aurrin e, zazpiaz, sei urte neuken gerri hasi zanin. Bai. Gerra aurrekorik ba, bai hantxe, nik biki-lagune dauket eta burruke ein ta ba besterik ez gendun eitten. Ta beste neba zahartxuaue aurrin ibiltten gendun ta holakoxe zerak bai.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia