Muxika (Bizkaia)

Ajuriako eskola

Ajuriako eskola <p>Lau neba-arrebatatik gazteena da. Ajuriako eskolara joan ziren; inguru ume guztiak joaten ziren bertara oinez. Neskak eta mutilak elkarrekin ibili ziren eskolara maistra bategaz, gaztelaniaz jaso zituzten eskola guztiak. Eskolan ezkaratz bat zegoen maistrarentzako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-007-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lau neba-arrebatatik gazteena da. Ajuriako eskolara joan ziren; inguru ume guztiak joaten ziren bertara oinez. Neskak eta mutilak elkarrekin ibili ziren eskolara maistra bategaz, gaztelaniaz jaso zituzten eskola guztiak. Eskolan ezkaratz bat zegoen maistrarentzako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek izen ziñien lau neba-arreba.
- Bai.
- Zu zematgarrena izen zara?
- Ni gaztiena
-Zu gaztiena. Eta hemen zuek eskolara joan ziñien umetan?
- Bai eskolara Aixuxera (Ajuriara).
- Aixuxeko eskolara Joan ziñien.
- Bai.
- Berton, danok joaten ziñien hamendik Aixuxera edo… Nungo umiek batzen ziñien Aixuxen?
- Honetakuek danak, honetakuek Aixuxera joaten zien, danak.
- Ta oiñez?
- Ai, ze ba? Oin pentseten dozu kotxien halan ta astoaz ala? Oiñez, oiñez, eta txokolatie eta ogidxe karteran eberdidxen jateko, ta gero bidxen bittartien ba han olgetan-ta, holakoxe geuzak.
- Ta Aixuxen ze egoten ziñien neskak eta mutillek danak batera?
- Han danak batera egoten zien.
- Danok alkarregaz.
- Danak batera.
- Eta eskolie nok emoten otsuen edo…
- Orduen zerak be bai, maistriek. Han maisurik eta holakorik ez zan egon, maistrie egoten zan.
- Danontzako maistra bat.
- Bat, bat egoten zan.
- Ta zein zan akordetan zara? Izena-edo?
- Bai zera! Beran zerak eitten, orduen eskuseurik be ez zan egon ta, zera unikamente lapiko bat egosteko koziñie, txapie-ta, ta ha hara erretireten zan. Gero kanpoan be egon zien baia harek kanpoan barik barruen.
- Ta eskolie nun emoten zenduen Aixuxen?
- Ba untxe dauen lekuen. Betiko lekuen, hantxe, hantxe bertan.
- Eta hori maistriori nungoa zan? Kastellanie zan edo euskeldune? Euskeldune zan edo erdeldune?
- Orduen ha erdaldune zan bera, erdeldune zan; euskeraz ez dot pensetan ekizenik be.
- Orduen eskolan erderaz ikesi zenduen?
- Horixe bai. Ta eurreko alderdixen Franco, ha zera kuadrue ta azpiko alderdidxen kurtzie dala ta ez daitz zer eukitzen ban; baia Franco eukitten bana bai. Ta “Cara al sol” kanteten gendun kanpora urtenda, banderie zertunde. Ta gero bajatukeran be “Cara al sol” bajatukeran be. Horren danak. Jesus!

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia