Arrasate (Gipuzkoa)

Eskolako jolasak

Eskolako jolasak 14 urte zituela, hilabete bat egon zen kalera joaten josten ikastera. Eskolan doktrina, idazten eta irakurtzen ikasten zuten. Jolas-orduetan pote-poteka, "a escondites" edo tortolosekin jolasten zuten. Udalako eskola zaharrean ikasi zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-047-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urte zituela, hilabete bat egon zen kalera joaten josten ikastera. Eskolan doktrina, idazten eta irakurtzen ikasten zuten. Jolas-orduetan pote-poteka, "a escondites" edo tortolosekin jolasten zuten. Udalako eskola zaharrean ikasi zuen.

Transkripzioa

-Eta orduan zenbitzen josten ikasten?
-Josten ikesten. Egunen batzuk libratzen (bazien) ba josten ikesten bialketan giñuen. Eskolaik ez baiñe josten ikesten gero.
-Nora joaten zinen?
-Arrasatera. Kalien, kalien.
-Hemen ez euen, kalera. Eta kaletik goratxuau konbentue dau, eta konbentu parien, bestiek berutze eta esa ustenien nik enauen ikusi. Illunduta auen, orduan negue zan, xeirak ero zien eta illun-illlun. Nik bidie enauen ikusten ordun aurrien zer nauken be hori esaustienian.
-Eta zenbat denpora egon zinen joskin ikasten?
-Joskiñ ikesten hillabete ero; zenbat ba, asko ez. Justo etxeko zera eitteko. Justo.
-Eta neska asko juntaitten zineten joskiñ ikesten?
-Bai. Auzotik ez, kalekuek.
-Hori pagau eingo zan, ez?
-Pagau, pagau.
-Akordatzen zara zein zan erakustaillia?
-Ez. Ezautu eitten nauen baiña eztakit hari zelan esaten utsien be.
-Baiña monjia etzan izango?
-Ez, ez, kaleko emakume bat zan, kaleko emakume bat.
-Eta hemen eskolan ez zotsuen erakusten josten?
-Keba! Hemen eskolan justo faten gintzen egunetan eskribidu edo leidu edo zerbaitt. Bestela ezebez besteik.
-Dotriñia bai.
-Dotriñia bai, hori bai, hori seguru auen.
-beste herri batzutan neskatillen eskoletan goizetik emoten eben eskolia eta arratsaldetik puntua eitten.
-Puntau eitten ero, baiñe hemen ez. Guri ez oskun hori be erakutsi hemen.
-Errekreuan ze jolas eitten zenduen?
-Ba, pote-poteka ero. “Eskondites” ero, hurrengo tabakin, segun nundik emuten euen jentiei.
-Zapakonetan eitten zeben?
-Tabak.
-Tabakin.
-Eta zelan jolasten zenduten tabakin?
-Ba batak bestiai segi eta ahal dan moruen, ez gekixen zer zan, danok ahal dan moruen.
-Eta pote-poteka zelan izaten zan?
-Ba gorde ta topetan zanien izena esan eta pote-pote!, eiñ da aide! Hurrengo geratu deilla beste bat.
-Nun zeuan eskolia?
-Goixen, elixa onduen dau,goixen dau, auzuen dau.
-Zuek eskola barrixan ala zarrian ibilli ziñien?
-Zarrian, zarrian.
-Juanitak esan dau gerra denporan barrixa akabau barri euela eta apurtu. Oiñ atzera martxan ipini dabela.
-Bai, ba martxan ifiñi daue, oiñ etorten die kaleko umiek “Medio Ambiente” ero ifinitta daukie ta. Baiñe gure denporan bestie euen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia