Arrasate (Gipuzkoa)

Umetan etxekoandre

Umetan etxekoandre <p>Eskolako jolas-orduan jolasten zuten, baina etxean ez zuten astirik izaten. Hiru anai-arrebatatik gazteena zen Milagros. Nagusiena laster hasi zen lantegian; bigarrenak eskola apur bat jaso zuen, baina berak etxeko eta kanpoko lanak egin behar izaten zituen. Gurasoak eta aitajaun-amandreak zeuden etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako jolas-orduan jolasten zuten, baina etxean ez zuten astirik izaten. Hiru anai-arrebatatik gazteena zen Milagros. Nagusiena laster hasi zen lantegian; bigarrenak eskola apur bat jaso zuen, baina berak etxeko eta kanpoko lanak egin behar izaten zituen. Gurasoak eta aitajaun-amandreak zeuden etxean.

Transkripzioa

-Ze hola rekuerdo barregarrin bat...
-Ez, ez, ezebez barregarririk.
-Neska-mutillak?
-Neska-mutillak danak pillan. Neu akordetan naz mutiko bat, oin fraille dao, berai be etxako ahaztu, eztakit ze eingo usten, emun nutsen ainkariaz nik eztakit zela enutsen kendu besua. Oindio etxako ahaztu hari, e!
-Hori zeuk?
-Neuk berai. Nik eztakit ba ze ingo usten-da. Eta nik ainke. Ondio etxako ahaztu hari.
-Igual markia han eukiko dau.
-Markie eztakit dauken baiña etxako ahaztu. Urtero etorten da auzora, fraille dau ta beti esaten dau: “Akordetan za?”, eta bai, eta akordetan naz ba ba ni. Umien kontuek. Bestela ba ezebez besteik.
-Eukitzen zenduen astirik jolaserako eta?
-Errekreo denporan eta. Bestela ezebez, etxien ez zeuan astirik, etxera etorten zintzenien lana euen txiki-txikittatik, e!
-Zenbat anai-arreba zinen?
-Hiru. Anaie da nausixena, gero nire aiztie, gaztiaue ni baiño, zazpi urte. Hak bai, hak eskolie ta dana, hak (...), gu gintzen kastigautakue, ni. Eta ha mutille be puxkat hazi zanien frabikara lanien eta ni etxien beti lanien.
-Zuk etxeko lanak eta solokuak.
-Eta solokuak, danak. Dana ein bihe zan da.
-Eta aitta-amakin eta aittajauna-amandriekin...
-Aitta-jauna amandriek, bai. Aittajaune hil jaten niri, nik hamalau urte nauken ha hil zanien. Ta ni kaletik josten ero, ikasteko ero bialketan giñuen astixa euenien, da netorren kaletik gora, orduan ez euen kamiñoik eta auzoko bi gizon berutze eta esan ustien: “zuk eztozu jakingo, baiñe kajatan goiez, aittajaune hil da”. Nik orduen enauen ikusi bidien nundik netorren be. Abixaran, nik usten dot harri danak aurrien ekarri nittuela etxera. Eta etxien esan ustien: “Baina zelan esan leike umetxuei aittajaune hil dala bidian”.
-Zeu bakarrik zoiazela.
-Bakarrik. Nik orduen enauen ikusi bidien, ezta... Aurrien topau baneu edozer be aurrien eruengo neuen orduan, nik orduen enauen ikusi.
-Eskerriak ez euela kotxerik.
-Ez euela, bestela pentsaizu. Eta nik hamalau urte neuken aittajauna hil zanian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia