Aulesti (Bizkaia)

Soldaduak Zubero goian

Soldaduak Zubero goian <p>Arropak aipatzen ditu. Euria egin arren, ortozik ere ibiltzen ziren. Ondo pasatzen zuten, nahiz eta gerra sasoia izan. Bere amak asko sufritu zuen. Soldaduak Zubero baino gorago egoten ziren, Mi&ntilde;eko zuloan ezkutatzen ziren aireplanoetatik, bonbardaketa egongo zela-eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arropak aipatzen ditu. Euria egin arren, ortozik ere ibiltzen ziren. Ondo pasatzen zuten, nahiz eta gerra sasoia izan. Bere amak asko sufritu zuen. Soldaduak Zubero baino gorago egoten ziren, Miñeko zuloan ezkutatzen ziren aireplanoetatik, bonbardaketa egongo zela-eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta ba lantzin erropa bat. Gitxi eitten zan e! Abarketakin, euridxe bazan ortozik juten giñen etxera. Oin ez naz kapaz ortozik juteko, baiña.
-Ia. Orduan ahal zan moduan.
-Bai, bueno. Ta olgau ta. Bidetan ikuk harrapa- ta sagarrak-eta. Ondo pasau eitten gendun. Bakizu, gerri ta billurre ta bai, baiña.
-Igual enterau bez umiak ondiokan ta.
-Umik ez dabe zertzen. Oin, nire amak ba sufriduko eban pentsau, hainbeste ume etxin ta. Gauza handirik ez gendun eingo guk.
-Baiña bestela zuek hemen soldaurik eta ikusi zenduen gerra denporan, hemendik pasau zian?
-Bai, ta nik aizte bi gero moja jun zin ta bat kapitana edo nire aiztigaz enamoraute egon zan ta ekarten eban jateko pillo bat ta gure amak harek jan gure ez. Bakizu, zerenak dizela ta. Ogi zuri ederra ta. Artu jaten gendun geuk igul, ogixe be eitten euskun, baiña garixe udaletxera ekarri biher izeten zan soldautzantzako. Ta harek jatekun bai lakterixe ta azukri ta kafi ta. “Honek bota” esaten eban. Ez eban nahi izeten, bai. Soldauek han bai, ganera Zubero baiño goratxua egon zirin ta bonbardiuk eta horrek. Ordun juten giñen, Miñeko zulu da hamentxe hortxe gora junde ta hantxe ezkutetan giñen. Zuberoko guztidxek e!
-Abioiak zetozenian ezkutetan ziñazen.
-Abioiek, bai, abioiek eta bonbardiu egon biher dala-ta. Ta horraxe Miñeko zulora. Oin, Zuberon ez zan, ezer ez zan pasau.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia