Jose Antonio Luzar Landeta Maasti
Aulesti (Bizkaia) (1943)
Biografia
Guraso biak Aulestikoak zituen. Maasti baserrikoa, hiru anaiatan erdikoa. 9 urte zituenean baserritik herrira joan ziren bizitzera, aita Ameriketara artzain joan ostean. Aulestin ibili zen eskolan eta Markina-Xemeinen gero, ajustadore ikasten. 1962an Jose Antonio ere Idahora joan zen, Grand View herrira eta Simplot konpainiarentzat aritu zen lanean: txerriak zaintzen lehenengo eta arrantxoko lanetan gero (hesiak ipini, kamioiarekin garraioan, erregadio-sistema ipintzen...), lau urte eta erdi guztira. Hell´s Canyoneko presa egiten ere ibili zen, peoi, urtebete. 1967an amerikano egin zen. 1968an AEBetako armadak Vietnamgo gerrara eraman zuen eta zauritu egin zuten bertan. Gerratik bueltan kamioilaria izan zen, lehenengo Meridiameko garraio-enpresa batentzat eta ondoren bere kontura: Joe and Martin garraio-negozioa ipini zuen, Martin Elexpururekin batera, Goodingen. 1975ean Carla Dickerson amerikarrarekin ezkondu zen; hiru alaba izan zituzten elkarrekin. Goodingeko euskal etxean oso aktiboa izan da.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AUL-030 | 2025 | Lea Ibarreko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
| # | Titulua | |
|---|---|---|
| 1 | "Mahasti" baserriko semea | |
| 2 | Aita 10 urtez Ameriketan lanean | |
| 3 | Txerriekin lanean arrantxoan | |
| 4 | Hilabeteko txerrikumeak antzutu egiten dira | |
| 5 | Aita eta anaia nagusia Ameriketan zituen |





