Aulesti (Bizkaia)

Andrerik ez tabernetan

Andrerik ez tabernetan <p>Andrazkoak ezin izaten ziren tabernara sartu, bakarrik San Joanetan sartzen ziren pastelak-edo jateko, gizonezko batek gonbidatuz gero. Idi-probak ere egoten ziren jaietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Andrazkoak ezin izaten ziren tabernara sartu, bakarrik San Joanetan sartzen ziren pastelak-edo jateko, gizonezko batek gonbidatuz gero. Idi-probak ere egoten ziren jaietan.

Transkripzioa

- Andrazkuk ganera tabernara sartzerik ez gendun eukitten, bueno. Tabernara juten zinak andra galduk edo zirin. Ta gizonezkuk bai e! Hasi, taberna asko euen lehen hamen. Oin gitxi da. Han beheien hasi ta hor zerera, Lukasenera artin dana korriduten eben. Baiña guk bakarrik San Junetan, pastelak nonok, gizonezko batek, inibitetan bagaittu.
- Bakarrik ezin sartu.
- Bakarrik ezin sartu ta dirurik be igul ez gendun euko, baiña. Bai, baiña gizonezkuk bai e! Gero probak be egoten zirin ta probatara gizonezkuk juten zirin.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia