Eibar (Gipuzkoa)

Eibarren frontea zegoela, Valentziara bizitzera

Eibarren frontea zegoela, Valentziara bizitzera <p>Gerra hasi zenean, Benignak 14 urte zituen. Gogoan du eskolatik atera eta Bilbora nola joan zen; handik Valentziara joan behar izan zuten. Zortzi hilabetez egon zen frontea Eibarren. Aitak Bilbon lan egin zuen, eta gerora, handik alde egin behar izan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Benignak 14 urte zituen. Gogoan du eskolatik atera eta Bilbora nola joan zen; handik Valentziara joan behar izan zuten. Zortzi hilabetez egon zen frontea Eibarren. Aitak Bilbon lan egin zuen, eta gerora, handik alde egin behar izan zuten.

Transkripzioa

-Gerriak urten ebanian nik nekazen hamalau urte orduantxe kunpliduta. Ni San Pedro egunekua naiz eta dieziotxo de julion hasi zan eta nik hamalau urte justo orduantxe nekazen. Ta ez dakit zenbat...
-Eskolia amaittuta zuk ia?
-Orduantxe amaitzeko. Nik eskolatik urten neban. Eskolan neuan orduan, todabia, oindiok eskolan.
-Bai, e, julixuan?
-Bai, bai, eskolatik joan nintzan ni, eskolatik joan nintzan Bilboraiño eta gero bueltaka-bueltaka-bueltaka Valenziaraiñok.
-Akordatzen jatzu eguna zelan izan zan?
-Ez nai ba akordauko, gerria-ta ez nai ba akordaukao? Ta gero, klaro, frentia honutz-honutz etorren da Eibartik joan bihar izan... Zortzi hillabetian egon zan gero frentia gero Eibarren, e! Ta gu ez, gu Bilbon.
-Zuek gerria hasi eta ia...
-Bilbora. Bai, bai, eske honutz etorren gerria ta. Bilbora joan giñan. Eta gero Bilbon zera euan, industria ipiñi eben Bilbon eta nere aitta-ta biharrian han eta hantxe egon giñan. Eta gero gerria aurrerao joan zanian industria joan zan Cabezón de la Sal, Asturiasera erua’eben; eta gero gerria gorutz doiala ipiñi eben. Frantziatik bueltia hartu, osea zerera urten, Frantziatik bueltia hartu eta Bartzelonatik Valenziara.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia