Muxika (Bizkaia)

Zornotzako aguazila oinez Urebarroraino

Zornotzako aguazila oinez Urebarroraino Gerra denboran errazionamenduaren bila Zornotzara joan behar izaten ziren oinez. Aguazila ere bertara arte joan behar izaten zen txerria pisatzera. Aguazilak ezer egin aurretik albaitariak eman behar izaten zion onarpena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran errazionamenduaren bila Zornotzara joan behar izaten ziren oinez. Aguazila ere bertara arte joan behar izaten zen txerria pisatzera. Aguazilak ezer egin aurretik albaitariak eman behar izaten zion onarpena.

Transkripzioa

- Gerra denporan beittu eizu, errezionamentue emoten eben: libretxu bet orixo, hau, bestie, kilotxu bet garbantzu. Pingoak, pingoak. Zorrontzaraiño bajatu biher izeten giñun /izetegun/. Han kolan planteute, orixotxue hartzen, libretxu bat-edo. Orixo, azukre morenoa ta jaten orduen useu. Asike, oiñez, e! Lelenguen bakizu taxistiei ze esan notsen? Esan eusten: enee! Neuk esan notsen: “Beittu lehenau, oiñez etorri biher izeten giñun /izeittun/. Ta ez hutsik; kargeute. Zestillie bete, errekaduekin, zera-ta”. “Eske nahikue eitten dozue!”, “Bai”. Ta esan notsen: “Ganera lehenau bakizu zer? Aguazille Zorrotzakoak be honaxe etorri biher, honaxe etxera etorri biher izeten euen”. “Zegaittik ba?”, “Zorrontzako partie zan. Ta lehenau txarrixek hiltten zienien be, aiuntamentue etorten, pisadie hartzen txarrixena”. Gero, kobrau eitten euen pisadatik-eta. Pisuek hartu lepoan, horrek pisuok, “romanos” esaten dotsie, horrek neusixok” ta aguazille etorten zan Urebarrora. Txarrixe pixeu ta hartu bere pisue lepoan ta joaten zan. Ez dosten sinisten zerak, taxistik.
- Eutzagane igon ta bajatu edo ze basotatik joaten zien, ba?
- Ba, hametik egoten zan; hortixik soloetatik Euntzaganera, ezta? Hortik ensegida ixoten zan. Bueno, ensegida edo ba zera. Baia buelta guztixe barik ba, hortik zerien-ta. Ta Zorrontzan hasi te oiñez etorten zien, euren pisuek hartute; ze orduen aguazillek be kotxerik be ez eben eukitzen-ta. Ta pisuek lepoan hartu ta piseu. Ta hamen ba gure amak beti emoten otsen ba, tragotxue ta zeozer jateko. Jan, politto juten zan beran pisutxuekin. Gure aitte zera zan ta: “bebe hombre porque tienes que subir la cuesta de Autzagane y con estos pesos y todo. Bebe”. Albo-alboka, ala, ixoten euen. Ta betenarixoa be txarrixe hiltten zanien, honaxe: ona bada edo ez ikusten. Ta betenarixoak ikusi arte, ezertan hasi bez. Tripek-eta atara. Etorten zan, betenarixuek ikusten eben ta: “Ondo dau”. Orduentxe zer guztixe.
- Holan geuza, aiuntamentuko gauzstarako, beti Zorrontza?
- Bai.
- Aguazille ta holakoak?
- Dana. Ezer zerik badau be, aguazillek etxera notizixe emoten.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia