Muxika (Bizkaia)

Kotxoiak garbitzeko "bolas maravillosas"

Kotxoiak garbitzeko "bolas maravillosas" <p>Arropak etxean xaboitu ostean errekara joaten ziren. Kotxoiak garbitzeko "bolas maravillosas" erabiltzen zuten. Horiek garbitzeko prozesua azaltzen du. Urtean behin garbitzen ziren koltxoiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arropak etxean xaboitu ostean errekara joaten ziren. Kotxoiak garbitzeko "bolas maravillosas" erabiltzen zuten. Horiek garbitzeko prozesua azaltzen du. Urtean behin garbitzen ziren koltxoiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta garbittasunek-eta zelan eitten zenduezan?
- Ba etxien garbitten giñuzen, jabonaute. Ur beruaz ta frega-harrixen edo horrek, balde zabal handixek eoten zien, asta bikoak. Han, ipini beratzen-ta ta gero, jaboneu, hartu buruen ta errekara, ha jaboie kentzen. Ta beste geuze bat esango dotsut, hori baiño, koltxoiek orduen, lanazkoak eoten zien. Ta gurien koltxoiek beti, pastorie kenduarazo ta pieza osoak, e! Zatixek barik, pieza osoak. Ekarten zien harek ta “bolas maravillosas”, oin be akorduen dekot. Ze biher ein ezkero, akordeten jatzu txikitten-ta. Halako balde bi edo hiru ipini harek lanak beratzen, hurrungo egunien jaboneu bitsetan. Porkeri guztixe kentzen otsien. Bueno, ha ure kendu, barriro beste…Gure amaz ibili bihe, ze gure ama zan garbixe, bueno! Ta beste ur batzutan ipini halako “maravillosa” zerakin ta garbittu. Astoa ipini aparajuekin ta hor, beherau ure upilako, uger-ta eitten geñuzen lehen. Lehen, lehenau han, uger; neska-mutillek hara bajatute. Hantxe, planteu errekan, hankak zabal- zabalik eta: “blas-blas”, zabal-zabal, kendu ondo, ekarri etxera, ipiñi euzkitten eta gero, hartu holako, siketzen zienien, hartu palu bet ta harek astindu, ta jo ta jo. Ta geratzen zien aputz-aputz. Gustoa zan. Ta gero ipini koltxoien telie be, garbittute ipini. Ha ipini ta bueltie gero. Ipintten dozuzen danak, koltxoieri bueltie emonda ta ha bueltaka- bueltaka…Ez holan sartu eskuaz. Ha bueltaka, koltxoieri bueltie lanie barruen dala, emon biher izeten jakon. Baiña koltxoa batzuk, gero geratzen zien…Esaten da: “Oingo koltxoiek?” Bai baia itzunde aputz-aputz. Uf, gustoa! Ta urtin-urtin ein biher gure amaz, garbittu biher koltxoiek, zu. Esaten notsen: “Ama, hurrengo urtien, ba!” Urte guztitan garbittu biher gure amak.
- Ta “bolas maravillosas”?
- “Bolas maravillosas” zien: etorten zien papel baten batute; bastante, holan bola zertxuek. Ta harek? Kentzen otsuen, zu! Nik, ez dakit ze eukitten euen. Ipintten otsuezan, baia edurran moduen. Edurren moduen. Lelengo neusixena ba bakizu: ardixeri kendu ta beti eoten da zera-ta. Ta ha lelengo ipintten zan. Gero, garbittu ha lelengo ta gero beste ur bataz harekin ipini. Ta urteten otsun lanie, zuri-zuri-zuri-zuri-zuri, zu. Makiña bat holako biher ein duu. Ta ein biher ez danik be ez. Hartu astoa, juen ta altxeu erropak goraiño ta astindu uretan ta ala!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia