Muxika (Bizkaia)

Artilezko eta kapatxazko sehaskak

Artilezko eta kapatxazko sehaskak <p>Umeen sehaskak ere artilezkoak ziren. Lehenago, bere amonak-eta kapatxarekin egiten zituzten. Bere ama bertara ezkondu zenean ekarri zituen artilezko koltxoiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umeen sehaskak ere artilezkoak ziren. Lehenago, bere amonak-eta kapatxarekin egiten zituzten. Bere ama bertara ezkondu zenean ekarri zituen artilezko koltxoiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta koltxoiak esan dozu, lanazkoak. Eta kunak-eta umienak zelakoak izeten zien?
- Guk, geure sasoien zera, zerakin, laniaz be bai. Ta lehenau-lehenau ba, gure amumak Arratixen, kapatxaz. Bakizu kapatxa zer dan? Artuen hori, ez dakizu, artaburue?
- Bai, bai.
- Harexaz eindde. Bai. Hamen euzuen, hamen Pagaixen Marin-ta hamen hori etxie, oin zera eindde dauena, ez dakizu? Casa Ruralako… Ba, hor be, zer bi, bizi…Bai, bibienda bi zien. Ta hor be, ba, nire lagune zan-ta: hor be, zu, kapatxa. Ta bakizu hango mutille, hondiño, ontsu hil zen, karrerarik baikue zan ha. Ta hona etorten jaten gixajoa, ha be bakarrik, erdi…: “Juanita banator”. Beti be, etorten zan, neu bazkarixe jan ta ba, “café con leche” hartzen nauela-edo ta. Ba, mutilloi etorri ezkero, personie, nik ez dot balixo ezer emon barik, geratzeko-ta. Ba, “cafe con leche” hartu te euzkittera urteten gendun. Harei be lehenako kontuek kontetie gusteten jakon. Ta “guk be ein duuzen! Hiruk, lo ein biher ta kapatxaz zera”. Ta lelen joaten zana, sartu zonan barrure ta bestiek ganien. Nik ez jakiñat /etxakiñat/, itto zelan ez gintzenan eitten orduen. Orduen dana kapatxa. Gure ama hona etorri zanien, ekarri zittuzen lanazko zerak, koltxoiek. Ostien, hamen dana kapatxa.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia