Muxika (Bizkaia)

Ur eta argi falta

Ur eta argi falta Telefonoa beti ezagutu du etxean, baina argia ezkondu ostean jarri zuten. Ordura arte petrolioa eta karburua erabiltzen zuten. Ur bila eta arropak garbitzera errekara joaten ziren. Jaietan eta jendea etxean jende asko zegoenerako, sagardo kupelak betetzen zituzten urez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Telefonoa beti ezagutu du etxean, baina argia ezkondu ostean jarri zuten. Ordura arte petrolioa eta karburua erabiltzen zuten. Ur bila eta arropak garbitzera errekara joaten ziren. Jaietan eta jendea etxean jende asko zegoenerako, sagardo kupelak betetzen zituzten urez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Argixe bakizu noz etorri zen? Oin, nire semie bai, jaixoteko dauela oniño. Ni ezkondute gero. Ta bakizu zeaz bizitzen zan? Karburo-ontzixe, kandelak, petrolixoa…Ta orduen be bizi, bizi. Ta urik bez etxien. Hametik gora errekara joan biher. Itturrixe. Oin, danak etxien Eta halan ta guzti be.
- Errekie zer dau, hurre?
- Bai, hor hurtxuen dau.
- Danetan ganauentzako-ta eukiko zenduen zeozer?
- Ez. Ganaduek hara joaten zien edaten. Errekara. Erropak be errekara. Beno, etxien jaboneu, ezta? Baia hara delabetan, ur ederra hor, etorten zan. Haraxe, hartu buruen-ta.
Bai. Jaixek, gero Gorozikakuek etorten zien ta beti, gurien jente asko. Beti. Nik ez dakit honek etxiek zer euki dauen baiña beti jente asko. Ta klaro ur asko biher izeten zan /bizetezan/. Ta bittu, gure aitte difuntuek horren barrikiek sidrienak, horren handixok, litroko zerak-eta, holako bi hartu burdixen errekara joan, harek betetu zen honek hartu zen. Gero handik, ibili barik errekatik handik ha ure baldietan hartu ta etxien jaiexetan-ta zertzeko, usetako. Ta oin dana etxien ta…

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia