Antzuola (Gipuzkoa)

Argindarra; gauean egiten ziren lanak

Argindarra; gauean egiten ziren lanak <p>Argindarra, Antiguako errotatik hartzen zuten. Behin etxean goruetan zebiltzala, sokasaltoan hasi ziren eta bonbila apurtu zuten. Baserrietan gauez egiten ziren lanak: goruetan egin, artoa aletu...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argindarra, Antiguako errotatik hartzen zuten. Behin etxean goruetan zebiltzala, sokasaltoan hasi ziren eta bonbila apurtu zuten. Baserrietan gauez egiten ziren lanak: goruetan egin, artoa aletu...

Transkripzioa

- Lehen esan dozu bonbillia-edo apurtu zenduela, baiña orduan argixa be, argi elektrikua...
- Zuk beti ezautu dozu argi elektrikua?
- Nik bai.
- Beti ezautu dozu etxian?
- Bai, Antigua-errotakuak emoten zeben. Bajua, e! Bajua izaten zan, baiña bai.
- Oseake, gabian gorutan eitteko-edo eskertzekua izango zan argi...
- Guk gorutan eittiari laga erain gontsan, soka-saltuka hasi giñan ta. Hauraxe, ba, nahi, madeja hauraxe akabatzia nahi zeban koittauak ta gu soka-saltoka hasi, eta bonbillia apurtu. Ta ez zuan egongo beste bonbillaik! Hori goguan daukat. Harek hartu zeban penia!
- Ta, halan, gabetan-eta ze bihar eitten zian? Esan dozu, gorutan edo artua aletu...
- Artua aletu be bai ta... Gurian gorutan. Ostiantzian ez zeben lan asko eitten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia