Berastegi (Gipuzkoa)

Berastegiko erromeriak eta soinu-jotzaileak

Berastegiko erromeriak eta soinu-jotzaileak Lehen igandero egiten ziren erromeriak Berastegin, eta inguruko herrietatik ere etortzen ziren (Elduaindik, esaterako). Erromerian soinua jotzen zuen gizon batek, Pedrok; ezindua zenez, asto gainean edo bizkarrean ekartzen zuten. Behin, erromeriara zekartela, momentu batean barrika baten gainean utzi zuten eserita. Barrikako tapa, ordea, puskatu egin zen, eta Pedro barrika barrura erori zen. Azkenean, barrikari buelta eman behar izan zioten Pedro barrutik ateratzeko. Soinu-jotzaile gehiago ere etortzen ziren Berastegira: Elduaingo Mariano, eta Yaben, Espainiako txapelduna izandakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen igandero egiten ziren erromeriak Berastegin, eta inguruko herrietatik ere etortzen ziren (Elduaindik, esaterako). Erromerian soinua jotzen zuen gizon batek, Pedrok; ezindua zenez, asto gainean edo bizkarrean ekartzen zuten. Behin, erromeriara zekartela, momentu batean barrika baten gainean utzi zuten eserita. Barrikako tapa, ordea, puskatu egin zen, eta Pedro barrika barrura erori zen. Azkenean, barrikari buelta eman behar izan zioten Pedro barrutik ateratzeko. Soinu-jotzaile gehiago ere etortzen ziren Berastegira: Elduaingo Mariano, eta Yaben, Espainiako txapelduna izandakoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen igandero izaten zan plazan musika?
-Bai.
-Hemen ingurutan ez Elduaiñen eta ez beste inon?
-5-Elduaingoak hona etortzen zien garai haietan.
-6-Ordun karreteretan oiñez etortzen zien neskak Elduaiñetik.
-Eta zer zan?
-4-Akodeoie jotzen zun.
-6-1-Soiñue. Gizona txikie zan, ezindutako hoitako bat, hankak motxak zittun eta.
-5-Ez, baiño hemen soiñue jotzen zuna Pedro uen. Ue zan [...] izen beer zun /tzun/. Inbalidue geldittue.
-1-Hue ibiltzen zan aston gaiñen edo bizkarren ekartzen zan.
-6-Hari pasa zitzaion behin politte. Berastiko Luis Sagastiberriko horrek ekarri du plazara bizkarrean, eta barrike zutiken eta upelak izaten zien garai baten arrapak [...] barrikak [...] danba behera erori emen zitzaion.
-1-Behera joan. Gero buelta eman behar barrikei.
-6-Gero Elduaingoa etortzen zan honea soiñue jotzea.
-1-Bai, Mariano.
5-Bai, urte askon harek jo zun. Hemen bertan bazan soiñujotzaile bat, bazien...
-4-Bai, Pakitto ta.
-5- Hemen Yaben, oindio biziko da.
-4-Yaben'e bai, con noventa y tantos años
-5-Campeón de España de Acordeón.
-6-Larogeita hamabost bat eukiko dittu harek. Hemen baserri batekoa da.
-Hemen jotzen zuen?
-5-Harek festatan eta hola.
-1-Organista zan, harek organoa ere harek jotzen zun.
-Zer esan dezu, Campeón de España?
-Bai, kanpeonatoa atera zun, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia