Berastegi (Gipuzkoa)

Inauterietako programa

Inauterietako programa <p>Inauteriak ospatzeko, egun bakoitzean zer egiten zuten azaltzen dute. Nesken eta mutilen artean ez zegoen berdintasunik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inauteriak ospatzeko, egun bakoitzean zer egiten zuten azaltzen dute. Nesken eta mutilen artean ez zegoen berdintasunik.

Transkripzioa

-Orduan karnabalak izaten ziren ostegunean hasita edo?
-6-Ostegun Gizen izaten zan, umeena izaten zan ostegune. Umena ostegunen eta gero...
-1-Hiru egun. Hiru egun segidan izaten zien.
-3-Igandea, astelehena eta asteartea. Igandean ateatzen zien soiñekoakin gerrien txintxarri ttiki hoik. Kanpanillek. Sonbrero luze bat.
2-Jantzi dotorek bazien.
-1-Asteazkenan hautsa hartzea elizara.
-2-Izerdi earra atera bai zakukin jantzita.
-Jantzi bat edo bestea zer zan, batzuk modu baten eta beste batzuk...
-5-Ez, ez, egunen egunen diferente.
-3-Baiña astelehenen soiñeko zer hoik, luze hoik. Bai, eta gero astearten zakukin.
1-Gero [...] izaten zan maskurikin, maxkurie, txerrie hil eta. Maxkurie... sekatzen. Harrekin zipi-zapa.
-3-Harrapatzen zittuenei epelak emanez.
-Zerriena?
-Zerrina, zerri-maxkurie.
-2-Bai. Miñik ez zun /etzun/ ematen baiño
-1-Ez, baiño umeei, bakizu, beti sustoa edo.
-Eta hori esan dezue gazteen kontua zala. Neskak ere bai?
-3-Ez, neskak aparte.
-1-Neskak, ordun ez zan /etzan/ oin bezelako anbienteik neska eta mutillekin. Ordun neskataa jun behar bazendun gaue illunduta ia.
-6-Neskak'e izaten zien ordun etxea abittu ta atzea begiratu; ta, gustokoik ez bazun "beste fandango bat in bar diñau", ta atzera. Ja-ja, gustokoa etorri arte atzetik.
-5-Plazatik abiadan korrika abittu eta gero mantxotu. Gustokoa bazan atzea jira ta: "beste pieza bat in ber diñau".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia