Berastegi (Gipuzkoa)

Pakito soinu-jotzailea

Pakito soinu-jotzailea Pako Olaetxeari buruz (Pakito) hitz egiten dute: txikia, polita, soinu-jotzaile ona, berezko grazia zuena. Haren gurasoak eta anaia nolakoak ziren eta Pakitok gose garaian zer jaten zuen kontatzen dute. Gosea zegoenean, elkarrizketatuek zer jaten zuten aipatzen dute.
Tamaina:
Pako Olaetxeari buruz (Pakito) hitz egiten dute: txikia, polita, soinu-jotzaile ona, berezko grazia zuena. Haren gurasoak eta anaia nolakoak ziren eta Pakitok gose garaian zer jaten zuen kontatzen dute. Gosea zegoenean, elkarrizketatuek zer jaten zuten aipatzen dute.

Transkripzioa

-5-Gero beste bat zan hemen Pako, Pakito esaten giñun, ttiki bat.
-6-Ttikie, bi anai zien ttiki-ttikik.
5-Hola, ttikie, bi anai ttiki-ttikik.
-1-Metroa edo askoik ez zun izango.
-2-Baiño arpegi polittekoak, e. Arpegi politte.
-5-Enanoak izateko, batzuk izaten die gorputze hau normala gerriraiño, hanka motxak, eta haik ez. Hankak zittuen motxak eta gaiñeakoan arpegie ere txikie zuen eta besoak'e motzak.
-6-Akordeonista ona Pakitto.
-5-Akordeonista bai elegantea!
-6-Ezkerra, haren ezkerran inbidin egoten zien denak.
-5-Ba al dakizu ze esaten zun zerak, Yabenek? "Guk soiñua jotzen estudioakin, estudion poderioz bazekigu soiñua jotzen, baiño honek dun grazie ez dittegu guk. Pakogatik esaten zun.
-1-Gero bera txikie zan eta soiñue haundie. Ez zan ikusten.
-2-Jendea muittu eitten zen, e. Hure soiñue jotzen hasten zanen mugittu eitten uen jendea, e.
-4-Gaztelun-eta ere bai, bueno!
-5-Harek proportzio bat izan omen zun, nik eztakit zenbat urte izango zittun baiño gaztea zala kruzerotan ibiltzekoa. Mundu guztin bueltan. Jornala, e!, egunen sei duro eta gastuk libre. Ez emen zan joan.
-3-Pakitto izango zan aittei ezkondu in ber zula /tzula/ esan ziona, ta aittek esan emen zion: "Hi ezkondu, ume earrak botako dittuk"; eta: "Zuk aiñakoak botako al dittegu". (Barreak).
-6-Aitte gizon ikaragarrie...
-4-Ama're bai, ama're haundie zan.
-2-Aitte ta ama haundiek.
-1-Aitte gizon izugarrie.
-5-Bai, bai, eitte behintzet haundie eta ama ere alta.
-6-Nik ezautu nun soroa joan eta muiño bazterren exeri eta plantilloi belarrak, albaitzen estiloko belar batzuk, trak!, [ipurditik ateata] jaten zittun harek.
-2-Bai, garai hartan gosea uen-eta pagotxa ere jaten giñun pagotxa ere.
-6-Arbiondoa ere, arbiondoa ere gustoa jaten nun nik; gordinik arbiondoa ere.
-4-Arbiondoa? Bai, nei osabak erakutsi zian.
-1-Eta bik senidek zien eta bik ikaragarri diferentek jenioz. Bat zan ikaragarri gizon gozoa eta bestea berriz malaletxea...
-2-Pako zan oso..., gaiñea hizketan'e oso talentosoa edo.
-5-Mundu gehio ikusie. Bestea etxetik atera gabea ia.
-Biak musikoak?
-4-Bai. Batek pianoa jotzen zun.
-5- Pianoa jotzen ibiltzen zan baiño ez zun seittu harek. Pakitto zan akordeonista.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia