Antzuola (Gipuzkoa)

Aita karretero gurdi eta idiekin

Aita karretero gurdi eta idiekin <p>Gizonezkoek etxeratutakoan zer egiten zuten. Aitak karretero lana egiten zuen. Zumarragara eta inguruko herrietara joaten zen gurdi eta idiekin. Egur-ikatza, larrua... eramaten zituen. Larru-ontzeko fabrikak: Arbulu, Telleria, Ondarre eta Bare&ntilde;o. Karretero lanaren inguruko kontuak. Bergaratik etortzen zen "Carlos txiki"ri laranjak lapurtzen zizkioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gizonezkoek etxeratutakoan zer egiten zuten. Aitak karretero lana egiten zuen. Zumarragara eta inguruko herrietara joaten zen gurdi eta idiekin. Egur-ikatza, larrua... eramaten zituen. Larru-ontzeko fabrikak: Arbulu, Telleria, Ondarre eta Bareño. Karretero lanaren inguruko kontuak. Bergaratik etortzen zen "Carlos txiki"ri laranjak lapurtzen zizkioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gizonezkuak ze eitten zeben?
- Tabernatik goizao etorri ezkerio, loguria galanta ta ohera.
- Tabernara juaten zian basarriko gizonak be bai?
-Bueno, haura urte askuan ibili zan, ba, karretero. Ta kantsauta be bai. Ez, beste... Gero ez. Gero gurekin batera ibiltzen zan: basora jun ta basotik etorri ta...
- Eta aitta karretero –gaiñera, aurreko egunian esan zestazun– ze ibiltzen zan Zumarragara edo...?
- Zumarragara. Zumarragara eta ostientzian be bai, zeatik Plazentziarakuan, goguan daukat, hor erre zan pinudi bat. Hi be ez haiz akordauko. Eta haura etxetik urten eta orduaintxe su hartu piñudixak, ta aguazillai atia jo zotsala. Esan zotsala: "Juan Jose, hola ta hola sua jak, ta kanpaia jo edo zeoze ein eik". Eta bera larri jun zala. Iketza zeroiarren, egur-iketza, eta txingarren batek zertuko ete zeban. Ez, harek, gure gazte-denboran benepein, beti zerian, karretero ibiltzen zan. Gero, klaro, hasi zian zerak. "Txarrona"-k ekarriko zeban lehelengo.
- Kamioia?
- Kamioia. Ta kamioiakin, ba, errez eitten zeben bueltia.
- Eta, gaiñera, esan zenduan, burdixakin eta idixekin ibiliko zan, ez?
- Bai. Bai.
- Eta zelan esaten zetsazun? "Bolantia" edo...?
- "Bolantia", "bolantia".
- Eta beti egur-ikatza ala batzuetan egur ikatza ta beste batzuetan... segun ze izaten zan?
- Segun ze izeten zan. Ba, hemen orduan fabrika koskorrak zeren ta besterik ez zeuan. Ta haretxek erabiltzen zeben. [Manuel Udala] ta bixak ibiltzen zian.
- Fabrikako narruak-eta Zumarragara-ta honek eruaten zittuen?
- Horrek eruaten zittuen.
- Antzuolakua eruten zeben jeneralian?
- Antzuolakua, bai, bai. Ta, gero, lehen esan dotena, ba, iketza, basarrixan be iketza asko eitten zan. Ta haura edo Bergarara edo... Orduan Plazentziara esaten zeban zijoiarrela.
- Oseake, egur-ikatza enpresetara eruan eta ze gehixao? Narrua, esaten dozue?
- Narrua.
- [...] narrua Zumarragara [...tzeko] trenez. Trenez [...tzeko] Espaiñia aldera edozein gauza.
- Eske entzunda dakat Bergarara be narrua bertatik eruaten zala, ba, zapatak eitteko ta gauza askotarako, ez?
- Bai.
- Orduan, hemen narru-enpresa edo fabrika bat be...
- Hiru zeretzen.
- Hiru?
- Lau be bai. Ezta?
- Bai, hola, zapatak eittekua bat.
- Arbulu, Telleria, Ondarre eta Bareño. Lau fabrika egon zian kurtiduan.
- Eta, orduan, ze urtetzen zeban, goixian goixao izango zan, ez?
- Bai, jeneralian. Klaro, ganauak berotu ez deittezen be bai.
- Eta idi-paria beti ondo zainduta...
- Bai. Harentzako pentsu gehixao behixentzako baiño. Ta amai, berriz, behixana komeni esne gehixao emoteko, ta nahikua lan!
- Bai, ez? Batera ta bestera, dana ondo zaindu bihar...
- Bai.
- Eta ze izaten zan goizian goiz urten eta gero arratsalderako bueltia?
- Bai, bai, atzera zererako bueltia.
- Eta hori egunero-egunero?
- Egunero be ez, baiña, bai, askotan. Klaro, Zumarragara ez baldin bada, ba, Bergarara edo –lehen esan dotena– Plazentziara be juaten zian.
- Eta gero, pagau-eta zelan eitten zetsen?
- E?
- Pagatzia-ta zelan izaten zan?
- Ez dakit, zela-hala ibili bihako zeben, [...] bakoitzak pagau bihar... Biajia pagau bihako zotsen edo ez dakit zela eitten zeben. Bergaratik be etortzen zan. Oindio loiba bat hementxe obran dabillela esan zeben. "Carlos Txiki" esaten gontsan. Eta ekartzen zittuen zerak, ganauentzako pentsua eruateko kanpezotan, naranjak ekartzen zittuen. Orduan itxuria bagoian etorriko zian naranjak, eta naranjak. Ta gu, berriz, Antiguako ermitta inguruan ibiltzen giñan jolasten, libre gendenian, ta harrapatzen gontsen naranjak. Lehengo baten batek hamen esan zostan: "A! Haren loibia dabil hamentxe ta haritxi esan bihar [jaot]", "Nahi badok esaixok! Haura jun zuan ta guk naranjak jan giñuztan ta!".

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia