Donostia (Gipuzkoa)

Mutrikutik Donostiara

Mutrikutik Donostiara Mutrikutik nola bueltatu ziren. Debara joan ziren; erabat txikituta zegoen Deba. Han lortu zuten pasea. Morellako aita-semeak beraiekin joan ziren. Txakurra mareatu egin zen taxian. Alde Zaharra dena ilunpetan zegoen. Etxea itxita zegoen, eta balkoietan bandera espainolak. Inor ez zegoen, eta sartu egin ziren. Salaketa zegoen beraien kontra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutrikutik nola bueltatu ziren. Debara joan ziren; erabat txikituta zegoen Deba. Han lortu zuten pasea. Morellako aita-semeak beraiekin joan ziren. Txakurra mareatu egin zen taxian. Alde Zaharra dena ilunpetan zegoen. Etxea itxita zegoen, eta balkoietan bandera espainolak. Inor ez zegoen, eta sartu egin ziren. Salaketa zegoen beraien kontra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta Mutrikutik bueltatu ziñaten Donostiara...
-Bai, eta etorri giñan gabian. Bueno, “es que” bialdu zituzten Vitoritik bi tasis, zea, Ondarru hartu zutela, ta ez zuten /etzuten/ hartu; zan Mutriku. Eta geatu zan tasista hoi, bat zan nagusiya ta bestia enpliatua, bi tasista hoiyek Mutrikun ez zeon /etzeon/ nun sartuikan, eta Deban... Deba dana puskatua zeon hiru barko hoiyekin, gerrakuak jun zianak, dana puskatua. Deba zeon... zulua toki guzitan! Eta orduan ba nere amak esan zion, aber beaiyek ezin zuten geatu Mutrikun. Guk atera nahi gendun. E, zea in gendun, ze hori, ematen zuten txartel hori pasatzeko.
-Salbokonduktua?
-Bai, salbokonduktua. Eta orduan jun giñan Debara. Deban zeuden militar zea, ya haundigok sartu zianak baiño Mutrikun. Eta haiyengana jun ta /da/ haiyek eman ziyoten pasia jun... etortzeko Donostira. Eta gu han sartuta. Ta orduan etorri zan beste bat, e, gurekin etorri zan, aita-semiak etorri zian. [Morellakuak?]. Nola daukate taberna Juanjok eta? Moillan? Ba hor leno zeon, saltzen zituztela itsasoako, barkutako herramientak; e, zea, calle Mayorren zeon bezela. Eta hango nagusiya eta semia etorri zian, “o sea que”... etorri giñan, txakurra´re ekarri genun tasisian. Mariatu in zitzaigun, ta gonbitoka txakurra gero. Bai. Ba sartu giñan Donostin, argi danak... Alde zarra dana illunpetan. Dana illunpetan eta gu sartu giñan ta /da/, jo, ez gendun ikusi behin´e horrela! Eta gue etxea jun giñan, atea, eta itxiya. Lenbiziko aldiz ikusten nula atia nolakua zan, behin´e ez zan /etzan/ ixten. “Eta oain ze iten deu? Eta aber kanpoko norbait daon etxian...”. Zeatikan balkoi danak piper potuakin zeuden jarriyak, eta etxe [...] osua ez zan. Orduan, e, Petrai bururatu zitzaiyon gauza bat. “Beira, ni iyoko naiz. Ta tinbrea joko (d)et, eta norbait ateratzen bada ba galdetuko (d)et edozergatikan...”. Aber. Iyo zan, eta jetsi zan esanez: “Ez dago iñor”. Ta orduan iyo giñan etxea, eta beaiyek laga zituzten e... izparrigi zeak, orduan saltzen zituztenak. Maindiriak eta gauzak beste alde batian eta horrela, beaiyek utzi zuten bezela zegola.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia