Donostia (Gipuzkoa)

Salaketa, beraien kontra

Salaketa, beraien kontra Salaketa zegoen beraien kontra. Zerrenda beltzak nola egiten zituzten. Gerbaxik zerrenda nola apurtu zuen. Mandatuak berak egiten zizkion salatzaile hari. Aita hilda zegoen ordurako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Salaketa zegoen beraien kontra. Zerrenda beltzak nola egiten zituzten. Gerbaxik zerrenda nola apurtu zuen. Mandatuak berak egiten zizkion salatzaile hari. Aita hilda zegoen ordurako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hurrengo goizian nekazarikuak bizi zian aurrian, bigarren bizitzan, eta haiyek: “Uiii, ez atea kalea! Ez atea kalea, zeatikan denuntziatuak zaudete, ama eta alaba guztik”. Eta bueno, “eta ze in behar deu etxian sartuta?”. Txakurra geneukan, gaiñea. Eta bueno, ba lehenbiziko orduan gaztelua, gaztelutikan etxea. Horrela eondu giñan eta esan zigun Gerbaxik: “Lasai, e, lasai”. Markexeneko señorita... egunero mezeta, bea´re bai juten zan, eta behin esan omen ziyon. Lista bat eman, eta: “A ver, mira a ver si esta esto completo o falta alguna!”. Denuntziatzeko. Barriyo dana omen zeon, barriyo dana. Eta bestiak: “Esto, faltar?”. Ri-rau, bere aurrian. Eta esan omen ziyon: “Y a eso va usted a misa todos los días, a eso? Después pa denunciar a toda esta gente?”. Horrek, horrek in omen zion. Eta nik egunero mandatuak harei iten niyon!
-A bai, e?
-Zergaitikan neskatxak zeuzkan eta esan ziyon nere amai: “Pantxa, a ver si mandas tu hija, porque los que, los caseros y así... que vengan, que vengan las señoras!”. E, eta nik iten nioten egunero mandatuak, egunero. Medikua Mozos´e bai, han zan etxe barrunpe hortan eta egoten zian: “Anoche, cuando han dicho que había ofensiva, he puesto el san (santo ez dakit zer) mirando aquello, y han abanzau”. Ta... nei danak aitzen nitun, zeatikan han jotzen zutenean sirenak han baneon, eskailleta. Ez, ez geneukan noa sartu. Beste etxian bai, juten giñan Santa Maira, eta korun azpiyan eoten giñan han. Baiñon izandu zan izugarriya, jendia holako jendia, holako jendia.
-Eta zure aitak eta anaiak-eta ze...
-Nere aita hil zan ordurako.
-Hilda zeon?
-Eta esaten ziguten: “Y menos mal que ha muerto. Lo demás el primero hubiera sido que lo hubieramos matau”. Eta nere aita ez zan sartzen behin´e ezer´e.
-Alaba: Oso gazteak, oso gazteak ziñatela hil zan aita...
-Bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia