Aramaio (Araba)

Dukeena baserria erre zenean

Dukeena baserria erre zenean <p>Rufina gaztea zenean, Dukeena baserria erre egin zen. Itxura denez, etxeko nagusia abertzalea zen, eta auzoko karlista batzuk sua eman zioten etxeari. Bi behi galdu zituzten sutean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Rufina gaztea zenean, Dukeena baserria erre egin zen. Itxura denez, etxeko nagusia abertzalea zen, eta auzoko karlista batzuk sua eman zioten etxeari. Bi behi galdu zituzten sutean.

Transkripzioa

-Norbaittek esan dost hau etxe hau erre in zala edo.
-Bai.
-Ze pasau zan ba hor, jakin baleke?
-Ba hemen ba egozen alde bixetakuek, ta nere aittagiñarreba zan nazionalistia. Eta hemen auzuan euzen karlistak.
-Karlistak.
-Bai. Eta ba klaro, zerien, hau ba danau barri indda dau, lehen geuken hortik holako ate txikitxo bat, bedarrak eta kamarara sartzeko. Hor kamaria daukou eta kamarara sartzeko. Ta hemen, hor auzuen bertan, eta betik hemen egoten zan, egixa da, solterua zan, mutilzaharra zan, eta betik etxien, hemetik urten be ez eben itten, hementxe egoten zan. Ta beste bat, ha zertxuaua zan, hortxe bertakua be ha be, ta hor Zabolan euken horreik, eukein horrek mutilzaharrok hor […] zerien, gure etxe onduen, honen baserrixorren zerien, dako holako aparkamentu txikitxo bat dau aparte, baiña ya horreik hartuta berorrendako. Ta hor euen tabernia lehen, ta hor itxuria bete-bete egin zien, ta karlistak, ta zelan aitta nazionalistia zan, ba aittari kamarara bota utsien zera, sue.
-Sua?
-Bai.
-Bedar kamarara?
-Bedar kamarara. Bai. Ta nik ondiok eneuen ezaguketan ez nere gizona eta ez iñobez, e? Eneuen ezaguketan hemen. Itxuria horreik mutilzaharrok bete-bete in zienien, ba horreik emun utsien sua.
-Orduen hori gerra aurretiko kontua? Edo gerraostekua?
-Ba gerraostekua. Bai, bai, gerraostekua zan hori.
-Zu ondiok ezkondu barik.
-Bai, bai, ni enitzen orduen hemen. Ta gero ba erre in jatien bastante gaiñera. Ta euen itxuria neskazahartxon bat solteria, baiña ba […] bihargiña, e? Nik entzunda eurei, oso bihargiña. Eta ba esaten ieuen usaiña, usaiña, usaiña, ta klaro, gasoliña zela emun utsien /emuntsien/ sue, gasoliña zeratik sartute, usaiña eta usaiña, ta fijau zielako, etxien behixek be bi erre in jatien. Nire aitta zana…
-Kamaria ze eguen, ittuiaren gaiñien?
-Bai, eztakit zera, behixek azpixen ta… nire aitta zanak, akordaten naz hori, aitta zana etorri zan hona, sue ikusi euenien ba lagunketan, […] guk ez geukan orduen hainbeste baiña sua egoten zan leku batera ba jentie pillatu itten da. Eta aitta etorri zan, eta zelan hari entzunda dauket nik, zelan hemen atara tarrasien behi itzela ei zan, narrua kendu utsiela kanpuan, hortxe, bai. Hau birrittan be bai, beste behin be zelan zan hau […] ? birrittan dau hau suak hartuta hau, etxe hau. Ta horri mutilzahar horri gero hona etorri nitzanien nire gizonak eta satti esaten utsien, bai, zuek […] ta esaten utsien eta betik, eta bera ez, ta bera ez, ta zan gixarajo bat emuten hauen, baiña… ardauak egitten dittuen gauzak, edo nik eztakit ba zer izango zan.
-Bai, baiña puñetia zelako zera, ezta?
-Ba honbre. Behixek bi edo hiru erre jatien.
-Bai. Baiña pertsonak erre ezkio?
-Ba justo-justuen salbau zien eurak, e? Nik aittari, aittañari be bai, eta gizonari entzunda dakot.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia