Aramaio (Araba)

Lehengo ezteiek bi ospakizun zituzten

Lehengo ezteiek bi ospakizun zituzten <p>Eztei-bidaian ezagutu zuen Rufinak Donostia. Ostegunean ezkondu eta larunbaterako etxera itzuli ziren. Ezkondu zen egunean, alde bietako gazteekin ospatu zituzten ezteiak, bere jaiotetxean. Bidaiatik itzuli eta gero, senarraren etxean, guraso eta edadeko gonbidatuekin ospatu zuten; alde bietako senide eta auzokoekin. Hala omen ziren lehengo ezteiak, baserri batera ezkontzen zirenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eztei-bidaian ezagutu zuen Rufinak Donostia. Ostegunean ezkondu eta larunbaterako etxera itzuli ziren. Ezkondu zen egunean, alde bietako gazteekin ospatu zituzten ezteiak, bere jaiotetxean. Bidaiatik itzuli eta gero, senarraren etxean, guraso eta edadeko gonbidatuekin ospatu zuten; alde bietako senide eta auzokoekin. Hala omen ziren lehengo ezteiak, baserri batera ezkontzen zirenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ezkondu ziñaiñian, viaje de nobiosik edo in zeuein?
-Donostiraiño.
-Aurretik sekula egonda?
-Ni ez, bera bai. Baiña ni ez.
-Eta ze pentsau zeben itsasua ikusi zebenien?
-Ba bueno, bai, eztzunda baneuken ta, ba bueno. Berak soldautzaia Donostian pasau eben, e?
-A, horregatik fan ziñain harutz?
-Ba berak haxe gura euen, ba ha ikusteko zer zan, ta bueno. Gaiñera eguen baten ezkondu, eta zapatu illunkaran etxera.
-Biajia akabota.
-Bai. A, klaro, guk geuk eguenien zelebrau geben bodia gaztiekin, eta gero zelan, lehenau ohittura bat euen baserrire, etxera ezkonketan zanak gurasuekin eta zaharrakin, edadekuekin pasaittia, beste bazkari bat egittia. Ta guk ba horixe…
-Hori ezkonketan ziñan lekuan.
-Ezkondu nitzen neure etxien. Nere etxien egon zan gaztienen bodia, ezkondu nitzan egunien gaztiak euki euen bodia bakarrik. Zaharrik ez zan egon, edadekorik iñobez.
-Hori kalian?
-Bai. Ta geo hori zan eguen baten, ezkondu nintzena, ta zapatuan esan dutsutena etxera etorri gitzan. Ta orduen, hurrengoko egunien, hemen euki geben bazkeri bat, edadekuakin eta auzoko jentiekin.
-Baiña zeure famelixakuak…
-Geure famelixakuak, bai, bai. Bere famelixa aldekuak eta neuriak, eta auzokuak.
-Aiba! Hori entzun barik neuken.
-Bai, bai, hori…
-Bi boda…
-Lehen bi boda itten zien.
-Gaztiekin, e…
-Oin, baserrire ezkonketan zana, e? baserrira ezkonketan zana.
-Baserrira ezkonketan zana orduen, ezkontza egunien kalien bat gaztiakin.
-Bai.
-Eta gaztienien zeintzuk sartzen zien.
-Gaztiek, ba solteruak.
-Anai-arrebak eta hola.
-Bai. Primuek.
-Primuak. Alde bittakuak.
-Bai, bai, alde bittakuak.
-Eta gero alde bittako zaharrak ezkonketan ziñan baserrixan…
-Ta auzokuek.
-Eta auzokuak. Hori Arabako ohitturia ete da hori; nik halakorik eztot entzun Gipuzkuan ondiok.
-Ba hori Araban; eztakit Gipuzkuan badauen edo ez euen. Baiña Araban hori euena, e? Eta ez ni bakarrik, e? Hona baserrixa ezkondu zienak, danak, e? Danak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia