Lehengo ezteiek bi ospakizun zituzten<p>Eztei-bidaian ezagutu zuen Rufinak Donostia. Ostegunean ezkondu eta larunbaterako etxera itzuli ziren. Ezkondu zen egunean, alde bietako gazteekin ospatu zituzten ezteiak, bere jaiotetxean. Bidaiatik itzuli eta gero, senarraren etxean, guraso eta edadeko gonbidatuekin ospatu zuten; alde bietako senide eta auzokoekin. Hala omen ziren lehengo ezteiak, baserri batera ezkontzen zirenean.</p>