Getaria (Gipuzkoa)

Zizurkilen ezkondu eta Bilbora ezkon-bidaian

Zizurkilen ezkondu eta Bilbora ezkon-bidaian <p>Senarra. Zizurkilen ezkondu ziren eta Amasan egin zuten banketea. Ezkon-bidaian Bilbora joan ziren. Gerraostea zenez, Bilbo txikituta omen zegoen. Euren lagun batzuk eurekin batera ezkondu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Senarra. Zizurkilen ezkondu ziren eta Amasan egin zuten banketea. Ezkon-bidaian Bilbora joan ziren. Gerraostea zenez, Bilbo txikituta omen zegoen. Euren lagun batzuk eurekin batera ezkondu ziren.

Transkripzioa

- Handikan… Launa’re elkarrekin hazi giñan ta, Casildoneko […], Casildoneko zea, Felix. Ta haik Aian ezkondu hittunan. Ta gu ezkondu giñunan, hemendik jun, ni… hemendik jun niñunan, ta nakeiñ zeara, Zizurkillen ezkondu, Zizurkillen…
- X: Ezkondu…
- …ezkondu…
- X: Ta Amasa.
- … ta Amasa banketea.
- Banketia?
- Bai.
- Ordun, ezkontzea, Zizurkillen, ordun?
- Bai, neure herrira, bai.
- Eta hemen bizi ziñala…
- X: Ta viaje de novios Bilbora, e!
- Bai?
- Bai.
- Kontau hori, kontau.
- Bai! Bilboraiño allatu al giñan? Bai. Bilbo aurreaiño bai, bai. Bilbon, gaiñea, pixkat beherakuan ta ibili giñuan, ta…
- Ordun, viaje de novios eta egun bat o bi, igual izango zian, ez?
- Bai. Ez, gehio pasa giñun.
- Gehio bai, e?
- Ez dakit. Han ibili giñan behintzat, […] ta bestea…
- X: Bueltaka.
- Danak botiak eta txikituta zian baserri guztiyak eta.
- Noiz zan, gerran?
- Gerra bai, gerra.
- X: Gerra ondoren…
- Gerra bukatu ta seittuan ezkondu giñan, bai.
- X: Gerra bukatuta.
- Ta nik ezkondu behar nunian beste lagun horrek’e seittun ezkondu behar zula, Felixek, Casildonekuak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia