Mutriku (Gipuzkoa)

Marinelen lehorreko lagunartea

Marinelen lehorreko lagunartea <p>Lehorrean, lagunekin taberna batean elkartzen ziren, eta kartetan aritzen ziren ardoa limonadarekin edanez. Jaietan, plazara atera eta aurresku dantza egiten zuten neska-mutilek. Garai hartan sagardoa edaten zen; txakolina gerora sortu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehorrean, lagunekin taberna batean elkartzen ziren, eta kartetan aritzen ziren ardoa limonadarekin edanez. Jaietan, plazara atera eta aurresku dantza egiten zuten neska-mutilek. Garai hartan sagardoa edaten zen; txakolina gerora sortu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Behin lihorrera etorrita lagunekin batuko ziñaten kalera ertetzeko. Nun batzen ziñaten?
-Xoxua: Gure zerbiziua egin ezkero pixkat aurreraotikan gu Kiloxenian.
-Gregorio: Jeneralmente Kiloxeneko tabernia zan.
-X: Hortxe batzen giñan kuadrillia, kuadrillan geozen hamabi-hamalau lagun.
-Zelakua zan tabernia?
-Oin bodegoia dana. Osea ke terrenuan igual; bestaldera, han barruan zakan reserbaua bezela [merixendak]-eta eitteko-ta, ta gero kanpuan txikiteorako ta jentia egoteko tokixa. Igual. Oaintxe bezelaxe, igual xamar.
-Edateko zer zeuan? Oain bezela wiskixa ta ez zan egongo?
-X: Ez. Guk [eraten giñuan] ardaua limonadiakin. Limonadia gehixao ardaua baiño, hantxe kartetan zarataka-ta ibiltzen giñan, ta gero hiru-lau txikito edatera. Han beti limonadiakin. Igual frontoian ibili pelotan-ta ta, bata ta bestia-ta "guazen Kiloxenera"-ta. Porroittik.
-Jaixak zienian-ta ere, igual aurreskua atera plazan-o, neskakin-ta, zain egoten zien neska danak, ta eitten genduzen dantzaldixak eta gero aurreskua atera-ta. Gero aurreskura ateratzen genduzen neska danak hartu ta juten giñen Kiloxenera ta ipiñi txarro haundi batzutan zerbeza ta limonadia ta danok eitten gendun kriston haura ta gero...
-Kantuan tabernetan?
-Bai. Kantuan ta dantzan-ta orduan izaten zan. Oain hor ibiltzen dian bezela gaztia- eta, neskak-eta, bakarrik eta gu... Neskak egoten zien zain guk inbitatu arte-o, dantzara atera ta gero limonadia zerbezakin edan basokada bana edo biña eta gero juten giñan dantzan eittera ta kantatzen kalian barrena ta geure gazte denboran.
-Orduan horixe, zerbeza ta. Kokakolaik ez zauan, kokakolaik ez.
-Sardaua eta txakoliña?
-Sardaua ta bai. Txakoliña gitxio, txakoliña gitxi edaten zan orduan. Oain txakoliña edaten da asko baiña orduan ez zauan, txakolin gitxi, eta ez zan edaten. Txakoliña eraten zoanak orduan pues kapritxoson bat hola, txakoliña-ta, Getariako txakolin edarra ta bestia. Gero hasi zien txakoliñak-eta eitten, oaingo hamar urteko, hamabos urteko gauzia da hori. Gehixo, gehixo. Geuk [da-ra-mau] ixa hogei urte jubilauta ta gehixo. Baiña oain hogeta hamar urte ta hasi zan txakoliña ta. Baiña ordura arte...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia